Apirilaren 25an Madrileko Somosauas-eko Campusera sartu zen polizia. Bertan 11 ikasle atxilotu zituen.

Apirilaren 25erako ¡En Pie! Plataforma-k Espainiar kongresua inguratzeko egindako deialdia dela eta, antza, ikasleak fakultateetan mobilizazioa antolatzen hasi ziren. Bertako errektoreak poliziari hezigunean sartzeko askatasun osoa eman zion.

Euskal Herrian aspalditik ezagutzen ditugu horrelako gertakariak. Aspalditik  sartu izan dira gure ikastetxe eta unibertsitateetara indar polizial ezberdinak. Horregatik, Elkartasun handiena eman nahi diegu Somosaguaseko ikasleei. Batzuk errepresioarekin ikasle mugimendua ixildu nahi duten bitartean horrelako gertakariekin gure konpromisoa handitzen da.

2 Iruzkin orain arte.

  1. eskola publikoa BAI!(e)k dio:

    Gaizkiulertu bat egon dela uste dut, Somosaguasen 25ean egindako greba murrizketengatik eta unibertsatearen salmentarengatik prestatu zen, ez dago erlazionatuta kongresua asediatzeko deialdirekin, hainbat komunikabide dioten bezala.
    hemen ikasleek partekatutako berria http://tomalafacultad.net/2013/04/25/ante-la-represion-en-el-campus-de-somosaguas-de-la-ucm/

    • komunikazioa(e)k dio:

      Eskerrik asko zure ekarpenagatik. Horrelako mobilizazio egun korapilatsuetan informazio asko eta gainera manipulatua bideratzen da.
      Jasota gelditzen da zure ekarpen eta argipena!
      Gora ikasle borrokak!

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa