Apirilaren 29an San Mames Berriko unibertsitatearen inaugurazio ofiziala egin da eta bertan egon dira, besteak beste, Iñigo Urkullu, Iñaki Goirizelaia , Iñaki Azkuna eta Jose Luis Bilbao. Goizean San Mames Berriko ikasleek elkarretaratzea egin dute unibersitateko atarian, 100 ikasletik gora batu da eta Ertzaintzak hauetariko 4 identifikatu ditu.

San Mames Berriko ikasleek orokorrean eraikina presaka, diru gutxirekin eta ganora gabe egin dutela salatu dute. Eraikinari dagokionez nabarmendu dituzten gabezia batzuk ondorengoak dira:

JENDE ASKOK LURREAN ESERITA JASO BEHAR IZAN DITU KLASEAK EDOTA ARRATSALDERA PASA DITUZTE IKASLE KOPURUA HANDIEGIA DELAKO GELEN NEURRIRAKO

IMPRENTA GELARIK EZ DAGOENEZ EZIN DUGU ESKOLAKO MATERIALA UNIBERTSITATEAN BERTAN INPRIMATU

KAFETEGIRIK EZ DAGO

3000 IKASLERENTZAKO 80 ESERLEKU INGURUKO JANTOKIA DAUKAGU

I.I.T.U.E-N 4 IGOGAILU BAKARRIK DAUDE, BAT IRAKASLEENTZAT SOILIK ETA BESTE HIRURAK IKASLE ZEIN IRAKASLEENTZAT. EZ DA HARRITZEKOA GAINERA 3 EGUNEZ BEHIN IGOGAILU BATEAN “NO FUNCIONA” KARTELA AGERTZEA

IRAKASLEEK KOMUN PROPIOAK DITUZTE, GUREAK DENONAK DIRA

GELETAKO “PARETEK” EZIN DIOTE PERTSERO BATI ERE EUTSI. ATEAK ERE KLASEAK HASI ETA 8 HILABETE PASATZERAKO HONDATZEN HASI DIRA, NAHIZ ETA LEHENDAKARIA ETA KONPAÑIA AGERTZERAKO ALDATZEN ARI DIREN

LABORATEGIENA URTE OSOAN KATXONDEO BAT IZAN DA, IA IKASGAI GUZTIETAN LABORATEGIEKIN BERANDU HASI GARA EZ ZEUDELAKO PREST. ORAINDIK ERE LABORATEGI ASKOTAN MATERIALA FALTA DA

7 ORDENAGAILU LAPUR BERERA KONEKTATZEN DIRA, EDOZEIN HANKASARTZE EDO ISTRUPUREKIN ZAZPIRAK ITZALTZEN DIRELARIK

LURPEKO APARKALEKUA IRAKASLEENTZAT DA SOILIK

I.I.T.U.E-KO 8.2 IKASGELAN ITOGINAK DAUDE

2, 3 ETA 4. PISUKO NESKEN BAINUGELETAKO ATEA EZIN DA ITXI, LEHEN SOLAIRUKO BAINUGELETAN EZ DAGO XABOIRIK, EZ DAGO ZABORRONTZIRIK KOMUN BATEAN ERE

IKASLEEK ATERATAKO OHARRA:

San Mames Berriko ikasleok Bilbo inguruko ikasle, irakasle eta gazte guztioi honakoa jakinarazi nahi dizuegu :

Datorren astelehenean, apirilaren 29an, Bilboko San Mames berriko unibertsitateko eraikina inauguratzera Iñigo Urkullu Lehendakaria, Iñaki Goirizelaia (EHU/UPVko errektore nagusia) , Iñaki Azkuna (Bilboko alkatea) eta Jose Luis Bilbao (Bizkaiko Ahaldun Nagusia) etorriko direla.

Beti bezala, beraien helburua euskal hezkuntza publikoaren alde gogor lanean dihardutela jendarteari sinestarazteko antzezlan polit bat egitea izango da, gure unibertsitate hau EHU-ren modernitate eta aurrerapenaren ikur moduan aurkeztuz.

Bertako ikasleok ordea badakigu eraikin hau gaur egungo EHU-ren hainbat unibertsitatek jasaten duten egoera penagarriaren karikatura bat besterik ez dela. Kanpotik ahalik eta itxura politena ematen saiatu dira barneko prekarietatea eta gabezi guztiak agerian gera ez daitezen.

Idatzi honen bitartez dei egiten dizuegu apirilaren 29an, goizeko 10:30etan San Mames Berriko eraikin kanpoan egingo den elkarretaratzera , gaur egun ikasleok pairatzen dugun egoera tamalgarria salatzeko. Denon artean fartsa honen benetako aurpegia erakutsaraziko diegu!

GURE ESKUBIDEAK ERRESPETA DITZATELA! IKASLEOK BORROKAN!

Etiketak: Info, Unibertsitateak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa