Urteak daramatza Leioako ikasle mugimenduak garraio duin baten aldeko borrokan murgilduta. Gaurko egunez azken hilabeteetan emandako mobilizazio espresio handiena izan da.

Bizkaibus publiko eta duin baten aldeko plataformak deituta ez ordaintzeko deia zabaldu da.  Ikasle Abertzaleak antolakundeak deialdi hau babestu eta ondorengoa adierazi nahi du:

  • Ikasleok baldintza duinetan ikasteko eskubidea urratua dugu UPVn.
  • UPVk ez digu ikasteko garraio duin bat eskaintzen.
    • Autobus zerbitzua erabat garestia da.
    • Autobus zerbitzuak ez du behar beste maiztasun.
    • Autobusak, gehienetan, bete-beteak doaz. Arriskutsua ere izan daiteke.
  • UPVk eta Bizkaiko Diputazioa dira egoera prekario honen erantzuleak, hau da, Iñaki Goirizelaiak gidatzen duen unibertsitatea eta PNVk zuzentzen duen Diputazioa

Ikasle Abertzaleak antolakundeak hau exijitzen du:

  • Ikasteko baldintza duinak.
  • Garraio duina.
    • Doako garraio publikoa.
    • Autobus maiztasun egokia duen zerbitzua.
  • UPVri eta Bizkaiko Diputazioari egoera konpon dezatela.

Ikasle Abertzaleak antolakundeak, gainera, dinamika hau deslegitimatzeko Ertzaintzaren presentzia salatu nahi du. Berriz ere, Goirizelaiaren politika errepresiboek Ertzaintzaren presentzia Campus barruan utzi du. Ez dugu indar polizialen presentzia unibertsitateetan nahi.

Bide batez, gure babesa adierazi nahi diogu #BizkaibusEzOrdaindu dinamikari eta egunero kaltetuak izaten diren ikasle guztiei.

Dei egiten diogu ikasleriari garraio publiko eta duin baten alde borrokatu dadin eta #BizkaibusEzOrdaindu dinamikan parte har dezan.

Etiketak: Info, Unibertsitateak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa