Archive for maiatza, 2013

Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Seaskako hainbat ikaslek Baionako Alderdi Sozialistaren egoitzaren aurrean. Parodia baten bidez, baxoa egiten zegoen gela bat antzeztu dute, bandera frantsesaren koloretako maskarak jantzita. Ekimenaren ostean, Bernat Etxepare lizeoan bildu dira 50 ikasle inguru, ikasketa prozesu guztia euskaraz egiteko duten eskubidea aldarrikatuz elkarretaratze baten bidez.

Etiketak: Ertainak, Info, Iparralde

Greba orokorraren harira, Gasteizko Unamunoko ikasleak LOMCEren kontrako jarrera azaldu nahi izan zuten. Gainera, antolatuta ez dagoen ikasleriarekin lanketa egin eta borrokara lotzeko helburua ere izan zuen antolatutako ekimenak.

Etiketak: Araba, Ertainak, Info

Eskola komunitatea osatzen dugun ikasle, hezitzaile, langile eta herritarrok ere, LOMCEri ez esan eta Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema nazionala aldarrikatzeko, #m30greba-ra! Bitarteko guztiak: klik hemen

Etiketak: Bestelakoak, Info

25. urteurrenaren harira hainbat gazte talderekin sortzen ari garen bildumako kantu berria bertsionatu du Runbagerrilla-k. Gasteizko taldeak Ze Esatek-ek Amurrioko 2010eko Ikasle Egunerako sortutako “Bildu, erabaki, borrokatu!” kantuaren moldaketa berritua egin du. > Argazki galeria

Etiketak: 25 URTE, Bestelakoak, Info

Asanblada bat egin nahi zuten ikasleek Italiako Bologna herrian. Hau ekidin nahian dozenaka polizik kaleak hartu eta bide eten nahi izan zien ikasleei. Hauek aldiz, aurrera egin eta poliziak kanporatuz plaza berreskuratu zuten euren helburua lortuz.

Iragan maiatzaren 23an Eunateko ikasle zein irakasleak, guraso elkartearekin batera, LOMCE legearen aurkako klase uztea burutu zuten. Paroa 15 minutukoa izan bazen ere, goizean zehar Txantreako hainbat ikastetxek mobilizazio eguna izan zuten, suziriak eta petardoak jaurtiz ”honek eztanda egingo du…” lelopean.

Etiketak: Ertainak, Info

BILBO 17:30 Jesusen Bihotzean DONOSTIA 17:30 Bulebarean GASTEIZ 17:30 Andra Zurian IRUÑEA 17:30 Autobus Geltokia Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizen izango diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi diogu ikasleri guztiari. LOMCEren kontra, gure eskubideen defentsan eta Euskal Herrirako karta sozialaren alde, ikasleok ere borrokara!

Etiketak: Bestelakoak, Info

Gaur, LOMCEren aurka eta herritik eta herriarentzat izango den hezkuntza baten alde kalera irten dira Bizkaiko ikasleak. Herrialdeko IAko taldeek deitutako mobilizazio honetan ehunka ikasle batu da eta Wert eta Uriarteri argi esan diete ez dutela inposaketarik onartuko.

Etiketak: Bizkaia, Ertainak, Info

Etiketak: Info

Burlatako Askatasuna ikastetxeko ikasleak ere LOMCEren kontra agertu dira. Lege honekin Euskal Eskola Nazionala heriotzera kondenatu dagoela salatu dute parodia baten bitartez Iruñerriko ikasleek.

Etiketak: Ertainak, Nafarroa
  • Artxiboa