Archive for maiatza 2nd, 2013

Azken Ikasle Dantza antolatu dute Gasteizko ikasleek datorren maiatzaren 9an. Campusean hasi eta hirian bertan bukatuko den egun osoko egitaraua izango du egun honek: fakultateen arteko olinpiadak, bazkaria, HARA BA! irratsaioa, campusetik zuzenean, Itzartu erromeria, DJ Zezen (tribute to dj bull) eta Guatekea Jimmy Jazzen antolatu dituzte.

Sarrikoko ikasleek LOMCE erreformaren kontrako eguna antolatu dute. Fakultatean aspaldian ikasle mugimendua antolatu gabe egon ostean, aurten ikasle asanblada sortu eta ikasle problematika lantzen hasi dira. harremanetarako emaila ere sortu dute: sarriko.asanblada@gmail.com Ikusi ondoren bideoa:

Etiketak: Info, Unibertsitateak

Ikasle Altxa web atariko formakuntza ataletik ekarri dugu hona Gastizko Ikasle Abertzaleakek sortutako bideoa. Berton sistema kapitalista patriarkarrak hezkuntzan duen eraginaz mintzo dira ikasleak; hezkuntzaren kokapen historikoa ere egiten du bideoak.

Etiketak: Bestelakoak, Info
  • Artxiboa