Sarrikoko ikasleek LOMCE erreformaren kontrako eguna antolatu dute. Fakultatean aspaldian ikasle mugimendua antolatu gabe egon ostean, aurten ikasle asanblada sortu eta ikasle problematika lantzen hasi dira. harremanetarako emaila ere sortu dute: sarriko.asanblada@gmail.com

Ikusi ondoren bideoa:

Sarriko-ko Ikasle Asanbladaren oharra:

Sarriko Unibertsitatean izugarrizko pasibitatea eta kontzientziazio falta zegoela ikusita, orain dela bizpahiru hilabete hasi ginen asanbladen bitartez biltzen eta unibertsitateko problematika nagusien inguruan eztabaidatzen. Unibertsitatean gauza asko zeudela aldatzeko ikusi genituen eta ikasleak informatu eta aktibatu beharra zegoela. Problematika nagusien artean hurrengoak irten ziren:

-Euskara(aukerazko irakasgaiak gaztelaniaz soilik.)

-Ikasleen pasibitatea eta informazio falta(orain dela 4-6 urtetik ez baitago ikasle mugimendurik Sarrikon).

-Hezkuntza eredua eta edukia (kapitalismoa besterik ez da ematen, ez da beste eredu ekonomikorik existitzen unibertsitate honetan).

-Hezkuntza erreforma(LOMCE).

-Murrizketak, tasen igoerak …

-Unibertsitatea

-Adierazpen askatasuna.

-Ikasleon greba eskubidea.

-Kamaren kontrola.

– . . .

Lehenengo helburu bezala LOMCEren inguruan jendea informatzea nahi izan genuen eta hainbat ekintza burutu ditugu dagoeneko. Alde batetik, LOMCEren inguruko hitzaldia antolatu genuen eta Ikasle Abertzaleak-ekin lehen kontaktua egin genuen.

Bestetik, pasa den apirilaren 24ean LOMCEren inguruko egun informatiboa egin genuen. Goizean, unibertsitateko  bi eraikin nagusietan parodia bat burutu genuen, bitartean eskuorriak banatuz. Ondoren, eberdi aldera unibertsitateko sarreran jarri ginen LOMCEren inguruko eskuorriak banatzen, IAko LOMCEren inguruko liburuxkak banatzen, asanbladaren izaera zabaltzen, nahi zuenarentzat asanbladako kontaktu sarean apuntatzeko aukera ematen … Eta horren ostean asanblada ireki bat deitu genuen. Asanbladara hainbat irakasle ere bertaratu ziren eta hezkuntza ereduaren, hezkuntza edukien eta irakaskankuntza ereduaren inguruan eztabaidatu genuen.

Etiketak: Info, Unibertsitateak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa