Archive for maiatza 9th, 2013

Beste eragile batzuen artean, Ikasle Abertzaleak-ek ere, “Euskal Herriak bakea behar du” lelopean, elkarretaratzeak deitu ditugu larunbat honetarako herri guztietako udaletxeen aurrean.

Etiketak: Bestelakoak, Info

Koldo Txiki-ko ikasleen oharra: Orain dela denbora bat Koldo Txikiko ikasle batzuk planteatu genuen zergatik ez antolatu LOMCEri aurre egiteko asanbladaren bat ikasle eta irakasleei deituz patio orduetan. Proposamena berehala jarri genuen martxan asanblada bat antolatuz, bertan hogei bat ikasle agertu ziren eta 2 irakasle.

Etiketak: Araba, Ertainak, Info

Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak urtero Takonerako lorategietan burutzen duen jaiaren helburua, Euskal Eskola Publiko Berriaren alde, eta beraz, hezkuntza sistema propio baten aldarriarekin bat egiten dugunon topaleku izan eta aldarrikapena lau haizetara zabaltzea da. Datorren jaia, maiatzaren 18 eta 19an izango da. Eginen den XVIII. da, eta “Haizeberritu, auzo eta lan” leloa izango du. Leihoak zabaldu eta auzo nahiz herrietatik abiatuz osatzen dugun herri egitasmo baten isla izan nahiko duena. Informazioa guztia:   Read More ...

Etiketak: Bestelakoak, Info

Bihar eta etzi, “Herri hezitzailea, eskola herritarra” jardunaldiak izango dira┬áDonostiako Kursaal jauregian Hik Hasi-ren eskutik. Francesco Tonucci pedagogo italiarra eta Haurren hiria egitasmoaren sortzailea bi egunetan izango da, gainera. Haurren hiria┬áliburua italieratik euskarara itzuli egin da eta jardunaldietako parte-hartzaileei banatu egingo zaie.

Etiketak: Bestelakoak, Gipuzkoa, Info
  • Artxiboa