Koldo Txiki-ko ikasleen oharra:

Orain dela denbora bat Koldo Txikiko ikasle batzuk planteatu genuen zergatik ez antolatu LOMCEri aurre egiteko asanbladaren bat ikasle eta irakasleei deituz patio orduetan. Proposamena berehala jarri genuen martxan asanblada bat antolatuz, bertan hogei bat ikasle agertu ziren eta 2 irakasle.

Bertan konturatu ginen LOMCEri aurre egin baino lehen ezagutu behar dela eta ikastetxeetako ikasle askok eta askok oraindik ez dakitela ezer, beraz adostu genuen beste asanblada bat deitzea aurrerago LOMCEko informazioa erabiliz eta laburtuz orri batzuk egiteko, gero kortxoetan ipintzeko jendeak jakin dezan zer den.

[slideshow_deploy id=’4855′]

Ordu erdi oso gutxi denez lan hori egiteko beste asanblada bat adostu dugu lan egiten jarraitzeko. Jendea batuz doa eta irakasleak gero eta gehiago dira gurekin hitz egitera hurbiltzen direnak eta asanbladetan agertzen direnak. Oraindik ere asanblada gehiago espero ditugu paper horiek egiteaz aparte beste zerbait antolatzeko legeari aurre egiteko(irakurriko ez dutenentzat).

Oraingoz lortu dugu ere klase batzuetan legea aplikatuko balitz bezala egitea, konturatzeko zer den ezarri nahi diguten hori.

GORA IRAKASLE ETA IKASLEON BORROKA!

Etiketak: Araba, Ertainak, Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa