Beste eragile batzuen artean, Ikasle Abertzaleak-ek ere, “Euskal Herriak bakea behar du” lelopean, elkarretaratzeak deitu ditugu larunbat honetarako herri guztietako udaletxeen aurrean.

naiz.info bidez:

Ikasle Abertzaleak, ESAIT, Herrira, ESK, LAB, Gorripidea, SORTU, Bilgune Feminista, Eusko Alkartasuna, Stee-Eilas, Etxerat, Aralar eta Alternatibak prentsaurrekoa eman dute Donostian Estatu frantsesean eman diren atxiloketen harira.

Bertan, deialdi bat luzatu dute larunbat honetarako. ‘Euskal Herriak bakea behar du’ lelopean elkarretaratzean deitu dituzte herri guztietako udaletxeen aurrean, eguerdiko 12.30etan.

Euren esanetan euskal gizarteak «urte luzetan eta modu oso ezberdinetan» erakutsi du bake iraunkorra nahi duela, eta horren adibide bezala jarri du Aieteko konferentziaren ostean sortu zen «itxaropena».

Alta, espainiar eta frantses estatuek «aurreko egoerari zegozkion erantzunak ematen dizkiote egoera politiko berriari», eragileon esanetan. «Ez dago beraien jardunean aurrerapauso bat bera ere», salatu dute.

Estatuen euskal jendartearen itxaropena «zapuztu» nahi dutela kritikatu dute, baina «guk ez diegu utziko», esan dute ozen. Era berean, Euskal Herriko jendartearen aurrean «aukera historiko hau» galarazten ez uzteko eta konponbidea bultzatzeko konpromisoa baieztatu nahi izan dute.

Etiketak: Bestelakoak, Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa