Gaur, LOMCEren aurka eta herritik eta herriarentzat izango den hezkuntza baten alde kalera irten dira Bizkaiko ikasleak. Herrialdeko IAko taldeek deitutako mobilizazio honetan ehunka ikasle batu da eta Wert eta Uriarteri argi esan diete ez dutela inposaketarik onartuko.

Bizkaiko Ikasle Abertzaleak-en oharra:

Gaurko eguna indartsu hasi dugu Bizkaiko ikasleok. Goizetik ikastetxeetan ekimen desberdinak egin ostean zutabeetan Bilbora abiatu gara, 13:00etan “Lomceri Sua! Hezkuntza herriritik herriarentzat” lelopean manifestazioa burutzeko. 500 ikasle inguru bildu eta Gran Vian dagoen Hezkuntza Delegaritzaren eraikinera gerturatu gara. Bertan, bertso bat bota eta LOMCEren aurkako aldarria helarazi ostean bukatutzat eman  dugu mobilizazioa.

Egun honen bidez “Wert Ministro” eta bere konplize guztiei hasiera bakarrik ez dela helarazi nahi diegu. Geure hezkuntzaren gainean erabakitzeko eskubidea dugu, eta herritik eta herriarentzako eskola bat izan arte borrokatzen jarraituko dugu. Orduro, gauero… entzun beharko gaituzte.

Manifestazio bukaeran irakurritako testua:

Ikasleria sexuaren arabera bereizten dituen ikastetxeei diru publikoz finantzatu.!

Espainiar konstituzioaren balioak zabaltzea eta konstituzioaren ikaskuntza!

“Hay que españolizar al alumnado catalán”.!

Enpresak egindako Kanpo ebaluazio nazionalak!

Erlijioa 1.mailan jarri Euskara 3.mailara jeitsiz..!

Hau ez da frankismo garaian Una grande y libre lelopean saldu nahi ziguten hezkuntza, Hau da Wert eta konpainiak inposatu nahi diguten erreforma. Ez da eraso isolatu bat, Estatu Espainiarrean erreforma ugari egiten ari dira, pribatizazioa eta murrizketak oinarri bezala harturik. Estatu mailan krisi politikoa gertatzen ari da, Estatu zentralistagoa aldarrikatuz, eta ofentsiba identitarioa abian jarriz. 11. legea da 32 urtetan, eta ez hezkuntza komunitateari eta ez herritarroi ez digute hitza eman.

Batez ere hiru ezaugarri dira mingarrienak: lege sexista, elitista eta espainolista.

Sexista da ikasleria sexuaren arabera bereizten duen hezkuntzari bide emango diolako.Gainera, ikasleoi etorkizuneko eskola ibilbidea zehazteko ematen zaigun aukeraketan goiztiarra, genero-rol gatazka gainditu ezezik, berproduzitzera dator, jendarte patriarkarrak dakarren zapalkuntza mantenduko duelarik. Anistasun ikuspegia ere desagertu egingo da erabat eta erlijio eta moral katolikoak pisu gehiago hartuko du.

Hau gutxi balitz, ikasleon arteko konpetibitatea sustatzera dator. Elitista da merkatuen beharrak asetzeko sortu dutelako. Enpresa eta multinazional handien mesedetara diseinatua izan da erreforma.

Espainolista, PPk bere ideologiaren araberako hezkuntza ezarri nahi du, frankismora bueltatu nahian. Gainera, Euskara hilzorian kokatu nahi dute, 3.maila baten jarriz. Baina Gure jarrera inposatutako lege arrotzik ez onartzea da, DESOBEDITZEA! Ez dago erdi biderik, EUSKAL HERRIA HEZKUNTZATIK eraikiko dugu! LOE izan zen atzo, LOMCE izango da orain baina gure hautua Euskal Herriaren aldekoa da. Burujabetasunaren aldeko konpromesua, Euskal Eskola Nazionalera eramango gaituen hezkuntza sistema propio baten aldeko indar metaketa eta elkarlanaren bidea, alegia.

Beraz, nahiz eta saiatu, ez diegu utziko aplikatzen! Guk Gure aldarrikapenarekin jarraituko dugu lortu arte, HEZKUNTZA HERRITIK HERRIARENTZAT! Argi utzi

behar diegu, erreforma honekin jarraitu nahi badute herri batekin topo egingo dutela.

Hau hasiera besterik ez da. Maila lokalean, ikastetxeetan, auzoetan, herrietan… bildu, aktibatu, mobilizatu eta borrokatu geurearen alde! Asko daukagu irabazteko!

Wert Ministroari argi eta garbi esan genion eta badaezpada errepikatuko diogu: EZ DUGU ZURE ERREFORMARIK ONARTUKO!!

Goazen kalera eta borrokatu dezagun gure eskubideen defentsan!! Gure etorkizuna irabaztera goaz!! Ez dugulako inoren txontxongilo izaterik nahi!!

GORA IKASLE MUGIMENDUA!

Etiketak: Bizkaia, Ertainak, Info

Iruzkin bat orain arte.

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa