Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Seaskako hainbat ikaslek Baionako Alderdi Sozialistaren egoitzaren aurrean. Parodia baten bidez, baxoa egiten zegoen gela bat antzeztu dute, bandera frantsesaren koloretako maskarak jantzita. Ekimenaren ostean, Bernat Etxepare lizeoan bildu dira 50 ikasle inguru, ikasketa prozesu guztia euskaraz egiteko duten eskubidea aldarrikatuz elkarretaratze baten bidez.

Ipar Euskal Herrian ikasten duten gazteek ez dute baxoa (Hego Euskal Herriko selektibitatearen parekoa, nolabait esateko) euskaraz egiteko aukerarik. Ikasle, irakasle eta gurasoen borrokari esker, historia eta matematikako azterketak erantzun ahal dituzte euskaraz. Haien hizkuntza eskubidea urratua dela eta, Baxoa Euskaraz ekimeneko ikasleak borrokan ari dira azken urteetan.

Etiketak: Ertainak, Info, Iparralde

2 Iruzkin orain arte.

  1. Maialen(e)k dio:

    Ekimena egin dutenak: Baxoa euskaraz taldea eta Euskal Herrian Euskaraz izan dira.

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa