Greba orokorraren harira, Gasteizko Unamunoko ikasleak LOMCEren kontrako jarrera azaldu nahi izan zuten. Gainera, antolatuta ez dagoen ikasleriarekin lanketa egin eta borrokara lotzeko helburua ere izan zuen antolatutako ekimenak.

Unamunoko ikasleek bidalitako oharra (maiatzak 29):

Biharko grebaren harira Unamunon LOMCE legeari ezetza eman nahi izan diogu  ikastetxe osotik  gure kezka eta aldarrikapenak azaltzen zituzten kartelak jarriz. Horren beste helburua genuen ere normalean mugitzen ez diren ikasle eta batez ere irakasleen jakin-mina eta interesa piztea. Hainbat ikasle bildu ginen atzo ikastetxeko atarian eta bertan egon ginen kartelak gu geuk idazten gero ikastetxe osotik korrika jartzeko. Esan beharra dago atzo patio orduan jarri genituela eta gaur ikastetxera sartzean ez zeudela bat ere ez. Hala ere egiten genuen bitartean grabatzeko aukera izan genuen, beraz hemen usten dizuegu bideoa.

GORA IKASLEON IRAULTZA!

Etiketak: Araba, Ertainak, Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa