Archive for maiatza, 2013

LOMCE espainiar legea Ministro Kontseiluan onartu berri den honetan eta tramite burokratikoen azken txanpan murgildu denean, Ikoitz Arrese eta Haizea Solagurenbeaskoa IAko kideek ondorengo iritzi artikulua plazaratu dute: LOMCE: aplikatu, asumitu ala desobeditu

Etiketak: Info

Gasteizko Koldoko Batxilergoko ikasleak LOMCEren kontrako estrategia diseinatzeari ekin diote. Aurrerantzean, egoera errealetatik oinarrituta erreforma inposatu honi zein modutan aurre egin erabakitzen hasi dira.

Etiketak: Araba, Ertainak

Gazteizko Mendebaldea ikastetxean elkartasun keinua izan dute Ondarroako #HerriHarresia-rekin. Aske Gunea-rekiko ikasle babesa adierazi eta ekimena egin dute ikastetzean.

Etiketak: Araba, Bestelakoak, Ertainak

Arrasateko SHOT grabazio estudioan izan da Pentatonix Folk taldea 25. urteurreneko Ikasle Diska proiektuan parte hartzen. Pentatonix Folk taldeak 2008an izan zen IAren 20. urteurrenerako Anger taldeak sortutako “Iraultza haziak” kantua bertsionatu du. Hona hemen aurrerapentxo bat.

Etiketak: 25 URTE

Ikasle Eguna antolatu du Bilboko Ikasle Abertzaleak-ek datorren maiatzaren 24rako. LOMCEren kontra eta herritik eta herriarentzako eskola baten aldeko mobilizazio eguna deitu dutela baliatuz, egun osoko planteamendua osatu dute.

Aurten ere Bergarako ikasleek herriko jaien egitarauaren baitan ikasle eguna antolatu dute. Aurten, “ikasle bazkarixa” egin eta Trikitilari elektrotxaranga ekarri dute.

Etiketak: 25 URTE, Ertainak, Info

LAB sindikatuak eta Hiparra Hegoa fundazioak antolatua hitzaldiak egongo dira Bilbon eta Iruñean kapitalismoaren eta imperialismoaren inguruan James Petras eta Luciano Vasapollo ezker aktibista ezagunekin.

Etiketak: Bestelakoak, Info

Iritsi da berriro ere Al-Nakba eguna eta honekin batera Euskal Herria Palestina Sareak antolatutako hainbat ekimen desberdin. Ekialde hurbileko egoera urtetako gatazka baten ondorioa dela guztiok dakigu. Gatazka erligiosoa dela argudiatuz, mendebaldeak zonaldearekiko dituen interesak ezkutatu nahi dituzte. Eta guzti horren erdian aurkitzen da Israelek Palestinar herriarekiko eragiten duen zapalketa etengabea. Horregatik, garrantzizkoa da Euskal Herritik ikasleok elkartasun internazionalistan egin dezakegun ekarpena. Boikot Akademikoaren bitartez, Palestinar herriaren gaineko zapalketa sistemikoa   Read More ...

  • Artxiboa