Archive for ekaina, 2013

Ernairekin batera antolatu dugun hitzaldi bira baliatuz Chileko Frente de Estudiantes Libertarioseko Manu-ri hitz batzuk eskatu dizkiogu. Hona bideoa:

Euskal Herriko hezkuntza komunitatea osatzen dugun hainbat eragilek hezkuntza sistema propioaren alde urrats erabakiorrak emateko konpromisoa hartu dugu. Inposatu nahi dizkiguten erreformei aurre egin eta elkarlanean LOMCEren ez-aplikaziorako estrategia amankomuna diseinatzeko hautuan berretsi gara.

Etiketak: Bestelakoak, Info

Ekainaren 21erako prestatu du Txantreako Ikasle Mugimenduak ikasturte amaierako Ikasle Eguna. Besteak beste, futbol txapelketa, bazkaria, mahai jokoak, afaria eta hainbat sorpresa dituzte prest!

Etiketak: 25 URTE, Ertainak, Info, Nafarroa

Iragan ekainaren 10ean 21 ikasle eta irakasle atxilotuak izan ziren Mexico DFn 1971ko gertakariaren inguruko oroimeneko manifestaldian. Oraindik kartzelan diraute eta hauetako askok torturak salatu dituzte. Euskal Herritik, Ikasle Abertzaleak antolakundeak, elkartasun beroena eman nahi die atxilotuta dauden kideei eta baita haien senide eta lagunei.

Etiketak: Info

Hamaika TBko Gurean Gaur saioan izan da Ikasle Abertzaleak-eko kide Ikoitz Arrese. Bertan, 25. urteurrenaren harira hezkuntzaren inguruan hitz egin eta Uriarte Hezkuntza Sailburuak LOMCEren aurrean inongo planik ez duela salatu du. Hona bideoa:

Etiketak: 25 URTE, Info

Kazeta.infok aditzera eman duenez Etxepareko ikasleek eta Euskal Herrian Euskarazek ekimena egin dute Baxoa euskaraz egin ahal izateko.

Etiketak: Ertainak, Info, Iparralde

Aurten ere Oarsoaldeako Ikasle Abertzaleak-ek ikasle eguna antolatu du. Egun osoko egitaraua antolatu dute eta Oiartzunen bildutakoek jai giroan aldarrikatu dituzte 25 urteko ikasle borrokaren lorpenak.

Etiketak: 25 URTE, Ertainak, Gipuzkoa, Info

YXK, Europan bizi diren Kurdistango ikasle antolakundeak oharra helarazi digu azken egunotan Turkian gertatu diren istilluen harira. Azken egunetan ikusi dugu nola Turkiako kaleak istiluz bete diren. Beti bezala, mas medietako irudiek atzeko arazoa eskutatzeko nahiak izan dituzte. …

  • Artxiboa