Archive for uztaila, 2013

HURMURAO taldearekin izan gara ikasle bildumako kantu berri bat grabatzen. Oraingoan Habeas Corpusek egindako “Iraultza buruan dago” abestia bertsionatu du Ipar Euskal Herriko talde gazteak.

Etiketak: 25 URTE

Bagoaz bertsio ezberdinez osatutako ikasle bilduma osatzen. Oraingoan ‘Luz de Putas’ Hondarribiako taldeak Edan erromeriaren ‘Itzartu ikasleria’ kantuaren moldaketa egin du.

Etiketak: 25 URTE

Aurten ere Ikasle Eguna izango da Gasteizko jaietako txosnaguneko Gazte Karpan. Abuztuaren 6an izango da zita eta egun osoko egtaraua dago antolatuta, besteak beste, bazkaria, bikingo karabana, kontzertua…

Etiketak: 25 URTE, Araba, Ertainak

25. urteurreneko ikasle bilduma ezin zen poesia bikain bat gabe hasi. Honetarako, @HankaHutsik-ek sortutako poema @okerreko-ren laguntzarekin musikatua izan da. Hona hemen “Egin gaitu iraultzak” olerkiaren grabaketaren nondik norakoen aurrerapena:

Etiketak: 25 URTE

Etiketak: 25 URTE

Oraingoan 2zio taldea izan da sortzen ari garen Ikasle Diskan abesti berria bertsionatu duena. Kasu honetan Flitter taldeak Usurbilen 2001en burututako ikasle egunerako sortutako “Bidea argitzen” kantua bertsionatu du. Hona aurrerapena:

Etiketak: 25 URTE
  • Artxiboa