Archive for azaroa, 2013

Etiketak: Ertainak, Info

Nafarroako Ikasle Abertzaleak: Jakina da Iturrama institutuari buruz eta orokorrean Nafarroako hezkuntza publikoaren aurka UPN eta hebide eskuindarrek egiten ari diren irudikapen faltsu bortitza. Asteartean bertan, Iturrama ikastetxean, Intereconomia komunikabide faxista institutuan sartu eta adin txikiko ikasleak baimenik gabe grabatu zituen. Komunikabide honek ere, beste batzuek egun batzuk lehenago egin duten bezala, terroristak izango balira bezala tratatu ditu ikasle eta irakasleak. Ikasleak gara ez terroristak!!! #KriminalizaziorikEZ! #GoraEuskalHezkuntzaPublikoa! Nafarroako hezkuntza komunitatearekin   Read More ...

Etiketak: Ertainak, Nafarroa

Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasi edota lan egiten dugunok maiz jendartera jotzen dugu hezkuntza publikoaren aurkako erasoak edo gure lan baldintzen kaskartzea salatzeko. Baina gaur hemen izateko dugun arrazoia ez da egun zehatz bateko kontua, unibertsitate publiko batean oinarrizkoak diren eskubideak jotzen ditu-eta: adierazpen askatasuna eta biltzeko eskubidea, alegia. Apirilaren 19an Yolanda Barcina Unibertsitatearen Egun ospakizun ofizialera etorri zen. Foru Gobernuaren eta UPNren lehendakariak arlo publikoan muturreko murrizketak bulkatzen ditu, osasungintza, hezkuntza publikoa, pentsioak eta zerbitzu publikoak itsuski   Read More ...

Lea Artibai eta Mutrikuko ikasle eguna ospatuko da Abenduak 14an Lekitton Goizetik hasi eta egun osorako egitaraua prest dute eskualdeko ikasleek. 11:00 etan Ekitaldia 12:00 etan eztabaidei hasiera emango zaie LOMCE Hezkidetza Ikasle Abertzaleaken 25 urteetako ibilbidea Ondoren trikipoteao 15:00 etan Bazkaria 20:00etan Kontzertuak Ekaitza Sustrajah band Bazkarira joateko tiketak 5 eurotan salgai honako tokiotan eskualdeko ikastetxe guztietan eta honako tokiotan: Lekitton Galarrenan Ondarrun Anaitan Mutrikun Zubixan

Etiketak: 25 URTE, Bizkaia, Ertainak, Info

Aitzina, Euskaldun gazteria, ELBgazte, Ernai eta Ikasle Abertzaleen oharra: Datorren azaroaren 30ean, Batera plataforma herrikoiak Ipar Euskal Herriarentzako Lurralde Elkargo baten aldeko manifestaldia antolatzen du. Manifestaldi hau Maulen iraganen da eta Parisi Euskal Herriko jendartearen oihua entzunarazteko parada izanen da. Kontsentsua lortzen duen aldarrikapena Ipar Euskal Herrian aspalditik lurraldearen ezagupen instituzional bat galdegiten da, berezkoak zaizkion arazo eta beharrei erantzuteko. Forma ezberdinak jantzi ditu aldarrikapen honek (autonomia, departamendua, marko instituzional ez   Read More ...

Etiketak: Info

Egitaraua:

Ostegunean Espainiako Kongresuak Lomce legea onartuko du behin betiko. Asteazkenean ordea, gaiaren inguruko osoko bilkura izanen da Eusko Legebiltzarrean. Eraso honen aurrean eta testuinguru honetan, Ikasle Abertzaleaketik  berriz kalera ateratzeko deia luzatzen dugu. Oraingoan, hezkuntza komunitateak deituta (ELA, LAB, EILAS, Sortzen Ikasbatuaz, Hik Hasi, Ikasle Abertzaleak, UEU Udako Euskal Unibertsitatea…) aterako gara kalera, inposaketei herri gisa erantzuteko. Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCEri ez! Inposaketarik ez! lelopean aterako gara Hego Euskal   Read More ...

Azaroak 25 dugu gaur, emakumeonganako indarkeriaren aurkako eguna. Oso ohikoak izaten dira gaur bezalako egunetan politiko eta komunikabide ezberdinen ahotan eraildako emakume kantitatea, indarkeriaren aurkako hitzak, eta instituzio ezberdinei konpromisoak hartzeko eskaerak entzutea. Emakumeoi ausardia eskatzen zaigun bitartean erasotzailea salatzeko eskatuz; ez isiltzeko eskatuz. Eta emakumeonganako indarkeria fisikoa oso latza den arren, indarkeri hori guztia sostengatzen duen sistema salatzerako orduan isiltasuna osoa da. Isiltasuna osoa da egunero gure bizitzako esparru guztietan modu   Read More ...

Haraba: Badira 26 egun Sevilla IIko hamaika euskal preso politikoek gose greba mugag abea hasi zutela. Hamaika horietatik hiruk utzi behar izan dute osasun arazoengatik, hala ere borrokan jarraitzen dute. Sufritzen duten egoera ankerra salatzeko hasi zuten greba eta haien eskaerak hurrengoak dira: Mugagabeko isolamenduarekin amaitzea Euskal preso politikoak elkarrekin izatea Oinarrizko eskubideak errespetatzea Etengabeko jazarpen eta erasoekin amaitzea Preso hauei, eta oro har euskal preso politikoei, elkartasuna Preso hauei,   Read More ...

Etiketak: Info, Unibertsitateak
  • Artxiboa