sevillaII

Haraba:

Badira 26 egun Sevilla IIko hamaika euskal preso politikoek gose greba mugag

abea hasi zutela. Hamaika horietatik hiruk utzi behar izan dute osasun arazoengatik, hala ere borrokan jarraitzen dute.

Sufritzen duten egoera ankerra salatzeko hasi zuten greba eta haien eskaerak hurrengoak dira:

  • Mugagabeko isolamenduarekin amaitzea
  • Euskal preso politikoak elkarrekin izatea
  • Oinarrizko eskubideak errespetatzea
  • Etengabeko jazarpen eta erasoekin amaitzea Preso hauei, eta oro har euskal preso politikoei, elkartasuna

Preso hauei, eta oro har euskal preso politikoei, elkartasuna adierazi eta haien borrokari ekarpen bat egiteko asmoz, hurrengo astelehenean, azaroaren 25ean bost eguneko baraualdia burutuko da Gasteizko kanpusean.

Baraualdia goizeko 9tan hasiko da eta 11etan prentsaurreko bat egongo da, non baraualdiko gora behera guztiak azalduko diren.

Animatu eta batu borrokara.

Etiketak: Info, Unibertsitateak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa