Archive for azaroa 28th, 2013

Nafarroako Ikasle Abertzaleak: Jakina da Iturrama institutuari buruz eta orokorrean Nafarroako hezkuntza publikoaren aurka UPN eta hebide eskuindarrek egiten ari diren irudikapen faltsu bortitza. Asteartean bertan, Iturrama ikastetxean, Intereconomia komunikabide faxista institutuan sartu eta adin txikiko ikasleak baimenik gabe grabatu zituen. Komunikabide honek ere, beste batzuek egun batzuk lehenago egin duten bezala, terroristak izango balira bezala tratatu ditu ikasle eta irakasleak. Ikasleak gara ez terroristak!!! #KriminalizaziorikEZ! #GoraEuskalHezkuntzaPublikoa! Nafarroako hezkuntza komunitatearekin   Read More ...

Etiketak: Ertainak, Nafarroa

Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasi edota lan egiten dugunok maiz jendartera jotzen dugu hezkuntza publikoaren aurkako erasoak edo gure lan baldintzen kaskartzea salatzeko. Baina gaur hemen izateko dugun arrazoia ez da egun zehatz bateko kontua, unibertsitate publiko batean oinarrizkoak diren eskubideak jotzen ditu-eta: adierazpen askatasuna eta biltzeko eskubidea, alegia. Apirilaren 19an Yolanda Barcina Unibertsitatearen Egun ospakizun ofizialera etorri zen. Foru Gobernuaren eta UPNren lehendakariak arlo publikoan muturreko murrizketak bulkatzen ditu, osasungintza, hezkuntza publikoa, pentsioak eta zerbitzu publikoak itsuski   Read More ...

  • Artxiboa