Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasi edota lan egiten dugunok maiz jendartera jotzen dugu hezkuntza publikoaren aurkako erasoak edo gure lan baldintzen kaskartzea salatzeko. Baina gaur hemen izateko dugun arrazoia ez da egun zehatz bateko kontua, unibertsitate publiko batean oinarrizkoak diren eskubideak jotzen ditu-eta: adierazpen askatasuna eta biltzeko eskubidea, alegia.

DSCN9546

Apirilaren 19an Yolanda Barcina Unibertsitatearen Egun ospakizun ofizialera etorri zen. Foru Gobernuaren eta UPNren lehendakariak arlo publikoan muturreko murrizketak bulkatzen ditu, osasungintza, hezkuntza publikoa, pentsioak eta zerbitzu publikoak itsuski ahultzen dituen politika. Baina murrizketa hauek Nafarroako Unibertsitate Publikoari ere kalte sakona egiten diote; horra hor matrikulatze tasen garestitzea, Nafarroako Gobernuak Unibertsitatearen aurrekontuetarako ematen den diru-sailaren eta beken jaitsiera, lan-baldintzak kaskartzea…

Aurrekoa dela-eta, NUPeko zenbait ikasle eta langile egun hartan elkarretaratzea egin genuen, beti ere, esparru publikoa, lan-baldintza duin eta kalitateko unibertsitate publikoaren alde. Elkarretaratzea Unibertsitatearen barnean egin zen eta egin behar genuela unibertsitatearen arduradunei adierazi zitzaien.

Erranak erran, eta elkarretaratzea baketsua izan bazen ere, hainbat polizia foralek elkarretaratzean ziren jende batzuk identifikatu zituzten. Bakean eta biltzeko asmoa adierazi ondoren elkartzen direnak identifikatzea, berez, arbuiagarria da; baina bost hilabete joan ondoren identifikaturiko ikasle eta langileek Gobernu Ordezkaritzaren milaka euroko isunak jaso ondoren aurreko guztia are larriagoa da.

Honekin batera, ezin da ahaztu ikasturte irekierako azkeneko bi ekitaldietan Polizia Foralak egindakoa. Dena batuz, garai bateko bukaera sumatzen ahal dugu, adierazpen askatasuna eta biltzeko eskubidea indarrean izan direneko garaia, hain zuzen.

Eskubide galera horrek unibertsitate-komunitate osoa eragiten du. Unibertsitatearen gobernu erakundeek, errektorea buru izanik eta orain salatzen ari garen gertaerek kili-kolo uzten duten autonomia unibertsitarioa erabiliz, eskubide horien defendatzaile aktiboak izan behar dute. Beraz, ezarritako isunak bertan behera geldi daitezen beharrezkoa dena egin dezaten eskatzen diegu.

Orain arte errandako guztia dela eta, ikaslez eta langilez osaturiko “NUPen Biltzeko Eskubidea eta Adierazpen Askatasunaren aldeko Plataforma” sortu dugu eta eskubide hauek defendatzeko eta Gobernuko Ordezkaritzak ezarritako isunei

Gure eskubideak dira; atxiki ditzagunaurre egiteko hainbat ekitaldi antolatu dugu, errate baterako, kontzertuak, elkarretaratzeak eta diru bilketak.

Iruzkin bat orain arte.

  1. […] Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasi edota lan egiten dugunok maiz jendartera jotzen dugu hezkuntza publikoaren aurkako erasoak edo gure lan baldintzen kaskartzea salatzeko. Baina gaur hemen izateko dugun …  […]

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa