Archive for abendua, 2013

Etiketak: Ertainak, Gipuzkoa, Info

15.000 pertsona atera ginen kalera Iruñean 18an euskaraz askatasunez ikasteko eskubidearen alde. UPN-PPk eta hedabide eskuindarrek kriminalizazio kanpaina bat aurrera daramate, Nafarroako D ereduko irakasle, ikasle eta eredua bera kriminalizatuz. Barcina, Iribas, Fernandez Diaz…herri bat aurrean duzue, eta ez dizue pasatzen utziko!     · Info7 · Unai Ekiza IAko kidearen balorazioa (01:34:00tik aurrera) · Ateak Ireki · Berriako Garikoitz Goikoetxearen ANALISIA Albistea medioetan: Berria1 Berria2 Argia1 Argia2 Naiz1 Naiz2 Naiz3 DNN1 DNN2

ESKUORRIA DESKARGATU Bai, hau zuri zuzendutako mezu bat da. Ez, ez zaitugu engainatuko, ez dizugu esango beka gehiago emango dizkigutela, edo garraioa hobetuko dutela edo tasak ez dituztela igo nahi izango. Ez dizugu hori esango instituzioek ez dituztelako ikasleak kontuan hartzen, jada denok oso ondo dakigun moduan. Ezinezkoa, ikasleon ordezkaritza 45 pertsonatik 2 ikaslekoa denean (Gobernu kontseiluan adibidez), edo azken 4 urteotan Bologna aplikatu, behin eta berriz tasak igo, irakasgaiak   Read More ...

Iruñerrian ere ikasle presoen eguna antolatu da, auzoz auzo bazkariak antolatuz eta ondoren Alde Zaharrean Iruñerria osoko ikasleak bat eginik.

Poliziak Atenaseko Alexis Grigoropoulos ikaslea erail zuenaren urteurrenean kalera atera dira ikasleak Grezian. 5 urte pasa dira jada Alexis erail zutenetik. Haren oroimenez, eta hezkuntza sistemaren neoliberalizazio prozesua salatzeko ikasleak kalera atera eta talkak sortu dira poliziarekin. Manifestazio bukaeran polizia oldartu eta hiriburuko fakultate bateko atean inguratu ditu ikasleak. Atxilotuetaz aparte, inguratutako ikasle guztiak identifikatu ditu poliziak. Alexis, agur eta ohore! Elkartasuna Euskal Herritik Grezian hezkuntzaren neoliberalizazio prozesuaren aurka borrokan   Read More ...

Etiketak: Ertainak, Nafarroa

Azken asteotan nafar eskuinak euskarazko hezkuntzaren aurkako ofentsiba handia hasi du. Horretarako, Guardia Zibilaren “informe” baten laguntzaz, D ereduko irakasleriaren kontra jo du, estrategia doktrinatzaile bat aurrera daramatela esanez. Gainera, Iturrama institutua kriminalizatu du iraganeko mamuez.     Manipulazio estrategia honek helburu argi bati erantzuten dio, D ereduaren kriminalizazioari. Badakigu euskararekin zerikusirik daukana muturreko nafar eskuinak ez duela atsegin, baina ez genuen uste kapazak izango zirenik euskararen aurkako horrelako ofentsiba   Read More ...

Etiketak: Ertainak, Info, Nafarroa

Euskal ikasleok ez dugu konstituzio espainol frankistaren jai eguna ospatu. Gaurko egunez normaltasun osoz joan gara klasera eta gure jarduna egunero legez egin dugu. Orotara, 40 herri eskola inguru antolatu ditugu, ekimen independenteez aparte. Bertan, gaur egun hezkuntzatik datozkigun erasoen inguruan eztabaidak sustatu (LOMCE eta Estrategi Universitaria 2015) eta hauei nola aurre egin landu dugu kasu gehienetan. Frankoren Diktaduraren ondoren, ustezko trantsizioaren lehen urratsa emateko, frankismoaren oinordekoek 1978ko Konstituzioa hitzartu   Read More ...

Kalera atera dira Hondurasen ikasleak hauteskundetako fraude eskuindarraren aurka. Astean zehar hamar atxilotu izan dira eta istilu handiak bizi izan dira polizia eta ikasleriaren artean.  Osasunbideko langileak ikasleriarekin bat izan dira kalean borrokan. Hona hemen UNAH-VS (FAE) ikasle federazioaren irakurketa: La Federación de Asociaciones de Estudiantes de la UNAH-VS (FAE), a la comunidad universitaria, al movimiento popular de Honduras, a todo el pueblo hondureño y a la comunidad internacional, comunica:   Read More ...

  • Artxiboa