Euskal ikasleok ez dugu konstituzio espainol frankistaren jai eguna ospatu. Gaurko egunez normaltasun osoz joan gara klasera eta gure jarduna egunero legez egin dugu. Orotara, 40 herri eskola inguru antolatu ditugu, ekimen independenteez aparte. Bertan, gaur egun hezkuntzatik datozkigun erasoen inguruan eztabaidak sustatu (LOMCE eta Estrategi Universitaria 2015) eta hauei nola aurre egin landu dugu kasu gehienetan.

Frankoren Diktaduraren ondoren, ustezko trantsizioaren lehen urratsa emateko, frankismoaren oinordekoek 1978ko Konstituzioa hitzartu zuten Madrilen. Konstituzio hori estatu espainolaren banaezinezko batasun inposatuan oinarritu zen; Euskal Herria, beraz, ukatuz. Izan ere, abstentzioa oso handia izan arren, gure herriaren borondatearen aurka ezarri zen konstituzio hura. Gainera, marko konstituzional espainol berria inposatzeaz gain; Nafarroako Foru Hobekuntza eta Estatutua ere ezarri ziren.

Euskal Herriak ezezko biribila eman zion inposaketari; espainiar konstituzioak herri gisa ukatzen gaituelako, eta marko autonomiko horiek gure lurraldearen zatiketa administratiboa ekarri digutelako.

Hortaz, espainiar konstituzioaren eguna, abenduak 6, Euskal Herriaren ukazioa eta gure lurraldearen zatiketa ospatzen duen eguna dugu. Horregatik, Euskal ikasleok ezer ospatzerik ez dugunez, jai egun arrotz honi intsumisioa egin eta ikastetxeak ireki ditugu.

Agerikoa da hezkuntzan erabakitzeko eskubiderik ez dugula. Orain, inoiz baino gehiago, argi dugu egungo marko juridiko-instituzionala agortua dagoela, gainditu behar dugula eta Hezkuntza Sistema Nazional bat ahalbidetuko duen normalizazio egoerara jauzi egin behar dugula.

Beraz, herri bezala pentsatu, hezi eta jardun behar dugu. Hezkuntzan ere dagokigun erabakitzeko eskubidea aldarrikatu beharra dugu: burujabetza. Honela soilik izanen dugu gure egutegi propioa gauzatu edota Hezkuntza Sistema Nazional bat egikaritzeko aukera. Inposatutako marko eta konstituzioari intsumisioa!

Dei egin nahi diogu euskal ikasleriari, jai egun arrotz, LOMCE edota EU2015 bezalako inposizioei intsumisioaz erantzuteko, modu eraikitzaile batean beti. Intsumitu dezagun gaur egungo sistema inposatua, etorkizuneko euskal eskola nazionala eraikiz! Euskal Herria hezkuntzatik eraikiko dugulako!

Parodia Ezkerraldean:

Uribe Kostan:

Gasteizko herri eskolak:

Ekintza Basaurin:

Herri Eskolak Arrasaten:

AiaraAmurrioBazkQ08CQAANkWmBeasainDebagoienaDebagoiena2
DonostiaErandioEzkerraldeaEzkerraldea2Ezkerraldea3Ezkerraldea4
Ezkerraldea5Ezkerraldea6GoierriHernaniIgorrenIgorren2
Igorren3IMG_3472IMG_3476IMG_3480IMG_3489IMG_3491

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa