Poliziak Atenaseko Alexis Grigoropoulos ikaslea erail zuenaren urteurrenean kalera atera dira ikasleak Grezian. 5 urte pasa dira jada Alexis erail zutenetik. Haren oroimenez, eta hezkuntza sistemaren neoliberalizazio prozesua salatzeko ikasleak kalera atera eta talkak sortu dira poliziarekin. Manifestazio bukaeran polizia oldartu eta hiriburuko fakultate bateko atean inguratu ditu ikasleak. Atxilotuetaz aparte, inguratutako ikasle guztiak identifikatu ditu poliziak.

Alexis, agur eta ohore!

Elkartasuna Euskal Herritik Grezian hezkuntzaren neoliberalizazio prozesuaren aurka borrokan zaudetenei!


Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa