Archive for urtarrila, 2014

Azken asteotan nafar eskuinak ofentsiba gogorra hasi du euskarazko hezkuntzaren aurka. Horrela, Guardia Zibilaren txosten baten laguntzaz, D ereduko irakasleen kontra jo du, esanez ezker abertzaleak estrategia doktrinatzaile bat aurrera daramala. Gainera, eskuineko komunikabideek sortutako zalaparta probestu dute Iturrama institutua berriz ere kriminalizatzeko. Denbora guzti honetan ikasleria subjektu pasibo eta manipulagarri gisa tratatu dute UPN zein PPko gobernuek, interesatzen zaiena delako ikasleria akritiko eta menderagarria izatea. Egoera guzti honen aurrean,   Read More ...

Sarean dago jada “Eduki Propioak Eraikiz liburuxka”. Ikasle Abertzaleaken VI. kongresuan Ekin Euskal Eskola Nazionalari ildoan 5 lan lerro adostu genituen: Eduki propiak eraiki, Pedagogia askatazailea eraiki, Hezigune euskalduna eraiki, Partaidetzan oinarritutako eskola eraiki eta Ikas baldintza duinak eraiki. Hau bostetako lehen liburuxka da eta denbora aurrera joanda besteak zabalduko ditugu ere. Eraiki ditzagun hezigunez hezigune gure eduki propioak! Tresna bat den liburuxka honek bidean lagunduko digulakoan:

Asturias · Garraio Publikoaren alde borrokan! Euskal Herrian hainbat izan dira ikasleok garraio publikoaren alde abiarazi izan ditugun borrokak. Adibide gisa ia urtero UPVko Leioako Campuseko ikasleek izaten dituzten gatazkak gai honen harira. Asko dira garraio publiko duina borrokatzeko eskura ditugun borroka moldeak, eta sarean hamaika adibide ditugu. Abenduan Asturiaseko ikastetxe bateko ikasleek 7 ordu pasa zituzten autobus batean itxialdia egiten, garraio publikoa aldarrikatzeko: www.yometiroalmonte.es Herrialde Katalanak · Ikasleriarenganako errepresioa   Read More ...

MANIFESTUA Bizkaiko Ikasle Eztanda Manifestu honen sinatzaileak garen Bizkaiko ikasleok, egungo egoeraren aurrean hau adierazi nahi dugu: Gaur egun ezarria dagoen hezkuntzak kapitalismoan pieza bat gehiago izateko hezten gaitu, lan esku egokia izan gaitezen behar ditugun trebetasunak, ezagutzak eta mundu ikuskera irakatsiz. Era berean gure artean lehiatzeko eta indibidualistak izateko hezten gaitu, azterketak, zenbaki bidezko ebaluazioak… bezalako selekzio tresnen bidez balio dutenen eta balio ez dutenen arteko aukeraketa eginez. Hortaz gain, euskalduntzea bermatzen ez duten   Read More ...

www.ikasleabertzaleak.org/25-urte-ta-aurrera  

Etiketak: Info

<Hona hemen batzuk> www.leioatikat.blogspot.com

Irabazle eta galtzaileen ipuina kontatu digute. Ukatua den herri xume baten historia ezkutatu eta berau asimilatzeko hezi nahi izan gaituzte. Gure historia, gure memoria, eurek idatzi nahi izan dute. Baina gu, orain eta hemen, historia idazten ari gara. Izan zirelako gara gu eta garelako izanen dira datozenak. Egia bide, askatasuna amets dugun belaunaldia gara. Kilometroak arerio bilakatu nahi izan dizkiguten arren, urruntasuna hautsi eta gertu sentitzen ditugu denak. Gure alboan   Read More ...

  • Artxiboa