Asturias · Garraio Publikoaren alde borrokan!

autobus

Euskal Herrian hainbat izan dira ikasleok garraio publikoaren alde abiarazi izan ditugun borrokak. Adibide gisa ia urtero UPVko Leioako Campuseko ikasleek izaten dituzten gatazkak gai honen harira. Asko dira garraio publiko duina borrokatzeko eskura ditugun borroka moldeak, eta sarean hamaika adibide ditugu. Abenduan Asturiaseko ikastetxe bateko ikasleek 7 ordu pasa zituzten autobus batean itxialdia egiten, garraio publikoa aldarrikatzeko: www.yometiroalmonte.es

Herrialde Katalanak · Ikasleriarenganako errepresioa gelditu!

mosso Beste behin Herrialde Katalanetako ikasleak atxilotu dituzte mossoek. Oraingo honetan SEPCko (Herrialde Katalanetako ikasle antolakunde independentsita, ezkertiar eta feministako) “Campus Ciutadella”ko militante bat. Poliziak dio ikasleak liskarrak sortu zituela urriko ikasle greban. Hari gure elkartasunik beroena! www.sepc.cat

Castilla · Gamonal zutik!

irudi

Burgoseko Gamonal auzoan (Castilla), iraultza piztu da. 8 milioi kostatuko dituen bulebarraren obren aurkako protestak areagotu eta tinkotu egin dira, ia 50 pertsona atxilotuz poliziaren aurkako borroketan. Ikasleria auzoko partea izanik, auzoko ikastetxeetan etenik gabeko greba antolatu dute gaur bertan obrak behin betiko gelditzea lortu duten arte. Zorionak Gamonal eta bertako ikasleria! Espekulazioaren aurrean herria tinko! www.publico.es www.juventudrebelde.es

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa