Sarean da “Eraiki Pedagogia Askatzailea!” liburuxka. Duela bi aste eduki propioak eraikitze bidean tresna izango den liburuxka publiko egin genuen. Edonork deskargatu ditzake, hezigunez-hezigune lantzeko.

Pedagogia askatzailea behar dugu pertsona kritikoak hezteko. Ikasleok hezkuntzan hartzaile/objektu huts ez izateko. Gure ahalduntzea bultzatzeko eta bizitzarako tresnak hartzeko. Gure gaitasun desberdinen potentzialitate guztia askatzeko modelo bakar batek ez digulako balio. Erritmo desberdinak errespetatzen saiatu behar dugulako. Eskolak jatorri sozial desberdineko jendeari aukera berdinak bermatzeko balio dezan. Inor bidean gera ez dadin.

Pedagogia askatzaile bat ezinbestekoa zaigu Euskal Eskola Nazionalaren bidean, pertsona kritikoz eta autonomoz osaturiko jendartea eraikitzeko.

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa