goiz
IAko Zuzenbideko ikasleen irakurketa:

Leioako Fakultateko Zuzenbideko fakultatean gure jarduera burutzen dugun Ikasle Abertzaleok etengabeko boikota jasaten dugu azken aldian. Kartelak kendu dizkigute, gure jardueraz informatzeko erabiltzen dugun baliabide eraginkorrena zentsuratuz. Ikasleok dugun paro akademikorako eskubidearen egikaritzan mehatxuak jaso izan ditugu…

Baina azken eraso honek gure pazientziarekin amaitu du. Gure fakultateko ikaskide zen Goizane Pinedoren inguruko kainpainaren harira izan da. Fakultate mailan Goizaneri idatzi edo ‘Goizaneri argazkia’ bezalako dinamikak jarri genituen abian, bide batez euskal gazteria jasaten ari den jazarpena salatzeko asmoz. Kanpaina horien aurrean errespetua eta elkartasuna adierazi beharrean gure antolakundeak ardatz moduan duen ideologia feministaren aurka jo dute, dinamikaz informatzen zuten karteletan PUTA jarriz.

Erabatekoa da ekintza horiekiko fakultate honetako IAren gaitzespena, eta hementxe berresten dugu, iraganean bezala, balore eta ekintza matxisten aurrean tinko eutsiko diogula. Gurekin bat egiten duten balore feministei jarraituz.

Beraz, etengabeko boikot eta eraso matxista hauen aurrean gurekin bat egiteko eskatzen dizugu, ikasle. Abian jarri ditugun kanpainekin elkartasuna erakutsiz.

Leioa, Zuzenbideko Ikasle Abertzaleak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa