Espero da urte bukaerarako Wertek unibertsitateen erreforma proposatzea. Erreforma hori EU2015 (Estrategia Unibersitaria 2015) barruan kokatzen da. Nahiz eta oraindik erreforma presentatu ez den, nondik joko duen badakigu. Hori aztertzeko, EU2015 inguruko txostenak kontuan hartuz eta Wertek unibertsitate erreforma garatzeko osatutako “adituen” taldeko gomendioak aztertuz “EU2015 Unibertsitate Erreforma · zapalkuntzan sakontzeko bidea ” liburuxka osatu, eta guztion eskura jarri dugu.

Lege proposamen hau ez da kasualitate bat, ez da zerbait isolatua. Unibertsitatearen  (eta hezkuntza publikoaren) pribatizaio eta merkantilizazio prozesuaren baitan programatuta dago. Egiturazkoa den krisi ekonomikoaren testuingurua “merkatu berriak konkistatzeko” baliatu nahi ditu kapital pribatuak, eta ildo horretatik dator erreforma.

Honen ardatzak unibertsitateen homogeneizazioa, zentralismoa, merkantilizazioa, elitismoa, ikasleon hitzaren galera…dira.

Argiak egindako artikulu berezia ikusteko HEMEN sakatu

· Edizio motza ·

Etiketak: Info, Unibertsitateak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa