guz_baxoa

Agiri honen bidez, Baxoa Euskaraz taldeak jakinarazten dizue otsailaren 28an Parisen eginen duen ekintza sinbolikoa gibelatzen duela. Hezkunde nazionaleko ministroa den Vincent Peillonek, gutun bat helarazi digu gure aldarriari eza emanez, hau da, bere hitzetan baxoa euskaraz ezin da pasa. Bestalde, sustengu eskasa eta kezkak nabarmendu dira azken aste hauetan. Hori dela eta, erantzun ezezkor honen aurrean, denbora gehiagoren hartzea erabaki du taldeak helburuak eta eginbeharrak zehazteko. Eztabaida luzeak eraman ondoren, Parisera eramateko aldarria ez da bazterrean uzten baizik eta gibelatzen. Eguna finkatzeke dago oraindik baina taldeak espero du guregan sinestu duen pertsona oro beti hor izanen dela gure aldarrikapena sustengatzeko.

Gure eskubideak defenda ditzagun! Ikastolentzako lege baten bidean, baxoa euskaraz!
Baionan 2014ko otsailaren 26an

Baxoa Euskaraz taldea

Etiketak: Ertainak, Info, Iparralde

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa