www.txintxarri.info:lasarte

Lasarte-Usurbil Institutuko Ikasle Abertzaleak Estatuko hezkuntza erreformaren aurka agertu dira gaur eguerdian eskainitako prentsaurrekoan. Ekintzak egingo dituzte martxoan zehar eta martxoaren 27an ikasle greba egitera deitu dute.

Gaur eguerdian Lasarte-Usurbil Insitutuko Ikasle Abertzaleek LOMCE-ren aurka dituzten argudioak eskaini eta honi aurre egiteko antolatu dituzten ekintzen berri eman dute. Amane Otaegi eta Uxue Otxandorenak hartu dute hitza kolektiboaren izenean.

Hezkuntza erreforma honek, bestak beste, euskara hirugarren mailako hizkuntza bezala kontsideratzen duela, Espainiar konstituzioa nahita nahiez ikastarazten duela, txikitatik azterketa eta emaitzen bidez gazteen etorkizuna bideratzen duela, eskoletan sexu banaketa egotea bermatzen duela, formakuntza sistema Europar Estatuak zuzentzen duela edo hezkuntza merkatalizatzen duela salatu dute.

Horregatik martxoaren 27an ikasle grebarako deialdia egin du Ikasle abertzaleen taldeak.

Honetaz gain, LOMCE eta gainontzeko erreformak gaitzesteko hilabetean zehar hainbat ekintza egingo dituztela aurreratu dute. Esate baterako, ostegunero irakaslek jasaten dituzten murrizketak salatu nahian doluz jantziko dira, “irakasleei gure elkartasuna erakutsiz”.

Ekintzak aurrera eramateko herriko eragileekin lanean ari direla eta ikasleren batek ekimen baterako ideiarik badu, haiei jakin arazteko deia egin dute.

Era berean, erreforma guzti hauei aurre egitea guztiei, ikasle, irakasle eta gurasoei dagokiela gogoratu dute eta guztiei ekintzetan edo greban parte hartzeko gonbita egin diete.

Etiketak: Ertainak, Gipuzkoa, Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa