Archive for martxoa, 2014

TOPATU – 1 – 2  | BERRIA – 1 – 2 – 3 – 4 – 5 – 6 | ARGIA – 1 – 2 | AHOTSA NAIZ – 1 – 2 – 3 – 4 – 5 – 6 – 7 – 8 – 9 – 10 – 11 | Borroka Garaia | Gazteiraultza Ekinklik – 1 | Hitza – 1 – 2 |  Diario de Noticias – 1   Read More ...

Ikasle Abertzaleak: M27ko grebaren balorazioa Ikasleriaren gehiengoak argi adierazi du gaur egungo hezkuntza errotik iraultzeko beharra dagoela; eta LOMCE, EU2105 (unibertsitate estrategia) eta PNVren Heziberri2020 planak onartuko ez dituela. Horretarako, martxoaren 27ko ikasle greba orokorrean 20.000 ikasle baino gehiago atera dira kalera Hego Euskal Herrian. Ezezkotasun edo erresistentzia egoeratik eraikuntzara pasatzeko grina plazaratuz, Euskal Herrian herritik eta herriarentzat hezkuntza propioa aldarrikatuz. Larria iruditzen zaigu, atzoko ikasle mobilizazio indartsu eta jendetsuaren   Read More ...

Murrizketek itxitako haur eskolen okupazioa bertan LOMCE, EU2015 eta gaur egungo hezkuntzaren gainetik alternatibak eraikitzeko; akanpadak Iruñea erdian; akanpaden traslado espontaneoa; polizia ustelarekin jolasean desagertzen eta beste leku batean agertzen… Iruñeako ikasleak mobilizazio egoera iraunkorrean daude eta ez ditu inork geldituko. Dinamika honetarako, @GaztiakPlanto sortu dute. Informazio gehiagorako ikasletabertzale.blogspot.com-en edo Ahotsa.info-n sartu! Hemen datozen egunetarako Iruñerriko egitarau orokorra. Kartelaren ekintza guztiak UPNAn izango dira: Haur eskolaren desalojoaren bideoa Ahotsa.info bidez:

Bizkaiko ikasle eztanda: Bizkaiko Ikasle Eztandaren testuinguruarekin piztu den, zein aurretik aktibo zegoen Ikasle mugimenduari egungo hezkuntzari alternatibak ezagutu eta praktikara eramateko tresnak eskuratzeko aukera emateko helburuarekin egingo diren jardunaldiak dira. Hauetara Euskal Herriko zein Herrialde Katalanetako hainbat gonbidatu etorriko dira, euren esperientzien, sortutako tresnen eta irabazitako borroken berri izateko, eta elkarrengandik ikasteko. Edozein mugimenduk, indarra metatzen joan eta aurrera egin nahi baldin badu, esperientzia ezberdinetatik ikasi behar du, eta   Read More ...

Atzo, martxoak 19, Uribe Kostako ikasle eztandako ordezkaritza bat espainiako alderdi popularrak Getxon duen egoitzarara bertaratu zen bertoko arduradunei eskutiz bat emateko asmoz. Eskutitzean, espainiako gobernuari bi eskaera zuzen egiten zitzaizkion: Batetik, LOMCE legearen aplikazioa bertan behera utz dezala, lege honekiko euskal jendartaren gehiengoaren aurkakotasuna nabaria delakoan. Bestetik, Euskal Herrian gure hezkuntza sistema propioa eraikitzen hasteko prozesu parte hartzaile bat martxan jartzeko tresnak jarri, edota herri mugimenduak sortzen dituenak errespetatzeko   Read More ...

Etiketak: Bizkaia, Ertainak

Goierriko IAren oharra: Atzo, martxoak 19, ikasle greba orokorrerako 8 egun gelditzen zirelarik, txindokiko Ikasle Abertzaleak-eko kideok lehenik eta behin 1. ikasturtekoen atarian hezkuntzaren egoeraren berri eman genuen eskuorri batzuen bidez. Ondoren 2. ikasturtekoen atarian kazerolada zaratatsuari ekin genion, bertan honako oihuak eginez: “Kristina entzun Ikasleak aurkaittun!!” “ez ez ez LOMCErik EZ!!” “Gazte, altxa, hasi da iraultza” “Martxoak 27 GREBA OROKORRA!! “Jo ta ke irabazi arte!!” eta “Borroka da bide   Read More ...

Etiketak: Ertainak, Gipuzkoa

Ohar honen bidez, Ikasle eta Abertzaleok publikoki adierazi nahi dugu larunbat honetan, martxoak 22, ez garela Madrileko duintasun martxara bertaratuko; edonola ere, gure elkartasuna adierazi nahi diogu bertan egituratuko den gazte blokeari. Urria inguruan, SATek (Sindicato Andaluz de Trabajadores) deialdia luzatu zuen espainiar estatuko sindikatu soberanistekin bat egin eta gobernuari eskaera batzuk egiteko, eta denborarekin hainbat eragile sozial batu dira. Haien eskaeren artean honakoak agertzen dira: murrizketarik ez egitea, zorra   Read More ...

Martxoaren 27an egingo den ikasle greba bitarteko egutegian ikasle presoen aldeko kontzentra deiturik zegoen Gasteizko Campusean. Elkarretaratzean zeudela, mural bat margotzen hasi dira ikasleak eta campuseko indar polizial pribatua oldartu egin da. Aldi berean, polizia sekreta batek handik zegoen ikasle bat atxilotu du. Gainontzeko ikasleak lurrean eseri eta ertzainak etorri dira, ikasleak jipoitu eta atxilotzera. Atxilotuak ez dira epailetik pasa eta ez zaie haien egoeraren informazio askorik eman. Arratsaldean elkarretaratze   Read More ...

Etiketak: Araba, Unibertsitateak

Aiarako ikasleen kronika: Arabako gainontzeko eskualdeen ostean, ostegun eta ostiralean aiarako ikasleok hartu genuen mobilizazio egoera iraunkorraren lekukoa. 13an Laudion kontzentra bat deitu genuen 12tan Herriko Plazan, jende ugari hurbildu zen. Ostean, “ekimen” bati ekin genion eta kontzentrara bertaratu ziren ikasle guztiak hartu zuten parte, PPko egoitza aurrean sentada bat burutu genuen, 80 bat ikasle batu ginen ikasleon etsaiak nortzuk diren argi utziz eta bitartean Wert-en parodia egin genuen, 2   Read More ...

Etiketak: Araba, Ertainak, Info
  • Artxiboa