Ikaslealtxa.info:

Otsailaren 28an 12:00tan paroak hasi ziren ikastetxeetan 12:30etako manifestaziora bideratuta. Andra Mari Zuritik atera zen, “erasoen aurrean gogor eta tinko” edo “ikasle borrokaz lortuko dugu” oihuekin batera. Hezkuntza Delegaritzatik eta Legebiltzarretik pasatzean areagotu egin ziren ikasleen oihuak argi gera zedin ez direla kikiltzen! Isunen zergatia azalduz eta isunak jaso dituztenei elkartasuna adieraziz eman zitzaion amaiera Andra Mari Zuriaren plazan.

GORA IKASLEON BORROKA!

Etiketak: Araba, Ertainak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa