SEPC ikasle-sindikatuak deituta, otsailaren 27an Herrialde Katalanetako ikasleak kalera atera ziren unibertsitate eta hezkuntza ertaineko politika neoliberalei aurre egiteko; hauen bidez ikasleak itotzen baitituzte, eta langile-klaseari ikasteko aukera murrizten baitiote.

Horretaz gain, poliziaren indarkeria ere salatu zuten, honek greba eta manifestazioak egiteko oinarrizko eskubidea urratzen duelako.

Ikasle katalanen protestak ez ziren erantzunik gabe gelditu: egun horretan bertan 150 pertsona baino gehiago identifikatu zituzten, eta atxiloketak ere egon ziren.

Ikasle eta Abertzaleok indar polizialen jarrera salatzen dugu, eta elkartasuna luzatzen diegu Herrialde Katalanetako gure bidelagunei.

Hezkuntza herritik eta herrientzat! Educació del poble, pels pobles!

*Balorazioa

*Kronika



Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa