Uribe Kostako Ikasle Abertzaleon oharra:

Bizkaiko Ikasle Eztanda dinamikaren baitan Uribe Kostako ikasleok paroa deituko dugu datorren martxoaren 17rako, hilaren 27an burutuko dugun ikasle grebari indarra eman, eskualdeko ikasleok heziguneetan pairatzen ditugun inposaketa arrotzei aurre egin eta herritik eta herriarentzat izango den hezkuntza sistema propioa aldarrikatzeko.

Deialdia Plentzia BHI, Ander Deuna Ikastola, Iberre BHI, Leioa BHI, San Nikolas Ikastola, Fadura BHI/LH, Aixerrota BHI, Artaza-Romo BHI, Ategorri-Tartanga BHI eta Jado Ikastetxeetan izango da.
Paroa 12:00etan hasiko da eta Algortako Telletxe plazarantz zutabeak antolatuko dira eskualdeko herri ezberdinetatik.
Ikasle guztiok batzean,  “Hezkuntza herritik herriarentzat!” lemapean manifestazioa burutuko dugu 13:00etan Telletxeatik abiatuta.

Iruzkin bat orain arte.

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa