Archive for martxoa 10th, 2014

  Asteazkenean (12) pedagogia tailerrak izango dituzte Lizarrako ikasleek. “Eraiki pedagogia askatzailea” liburuxka erabiliko dute pedagogiaren inguruan eztabaida sortzeko. Aldi berean, honen iraultzak hezkuntzaren eraldaketan daukan garrantzia azaleratuko da. Tailerra lehenengo eta bigarren jolasaldietan burutuko dute. Gure hezkuntzan, gu parte hartzaile! Ekin pedagogia askatzaileari!

Etiketak: Ertainak, Nafarroa

Martxoko ikasle mobilizazio egoera iraunkorrerako hainbat ekintza prestatu dituzte Aiarako ikasleek. Argi utzi nahi dute LOMCEk, PNVren Heziberri2020k eta unibertsitate erreformak ez dutela lekurik ez Aiaran, ez Euskal Herrian, ez inon. Euskal Herriak hezkuntza sistema propioa behar eta nahi du, merkatuaren mesedetan egongo ez dena, herriaren beharrei egokituz eta herri xeheari mesede eginez. M13 Laudio kalera M14 Amurrio kalera M20 Borroka eguna M27 Euskal Herriko ikasleria ekin geroa marrazteari

Etiketak: Araba, Ertainak, Info

Emakume langilearen nazioarteko egunaren data baliatuta, aurreko eta ondorengo astea hezkuntza hezkidetzailearen aldeko dinamikak gauzatzeko erabili dugu ikasle iraultzaileok. Gure egutegietan data honek berez izan behar duen garrantzi handia azpimarratu dugu. Horretarako, hezkidetza tailerrak (genero-sexu sistemaren ingurukoak…), mural margoketak, hitzaldiak, eztabaidak eta abar antola eta burutu ditugu hezigunez hezigune.    

  • Artxiboa