35b52b38760889fa33c1a7968236ade6

Lautadako IAren oharra:

Lehenengo ordutik Lautadako ikasleak hasi gara erantzun zuzena ematen, Aniturri institutuko eta Lautada ikastolako ikasleak laurogei pertsonaz osatuta zegoen kontzentrazioa burutuz. Gure borroka herrian islatu nahi genuen eta horregatik lan taldetan banatuta, herri osoan zehar gure borrokaren propaganda masiboa egiteari ekin diogu.

27an bukatzen zaigu mobilizazio egoera eta Alternatibak eraikitzeko epea etorriko zaigu eta horrekin bat eginda, burua lantzeko momentua eduki dugu Santa Maria enparantzan hamarnaka pertsonaz osatutako asanbladan.

Eguerdiko 12tan herriko beste eragileekin batera hasi dugu herri osoa zeharkatu duen manifestazioa, bertan zipaioen presentzia eduki dugu eta nahiz eta baimen guztiak eskatuta egon mania oztopatu dute eta dena grabatzen ari zen gazte bat identifikatu eta egunean hartutako argazki guztiak kendu dizkiote, bere kamarako memoria eramanez.

Egunari amaiera emateko, Lautadako ikasleriak martxoaren 27an Gasteizko kaleak astintzeko daukan prestutasuna argi utzi du bertan.

Gora Ikasleon Borroka!

Gora Lautadako ikasleria!

Etiketak: Araba, Ertainak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa