12ak aldera atera ginen hainbat ikastetxeetako 15-17 urte bitarteko hainbat ikasle Koldo Mitxelena ikastetxetik Parlamentuan deituta zegoen kontzentraziora joateko helburuarekin. Lehen momentutik atzetik izan genituen ertzainak eta lokalak. 12:30etan “los arquillos”etik pasa ginen espaloitik, bat-batean zipaioen 4 kotxe eta 2 fula izan genituen aurrez aurre, atzetik zeudenaz gain.  Segundo gutxitan inguratu gintuzten espaloiko izkina batean, eta kotxeetatik ziztu bizian eta porra eskuan atera ziren gure aurka. Hainbat ikasle izututa korrika hasi ziren, baina alferrik izan zen. Zipaio batzuk korrika atera zirenen atzetik joan ziren, beste batzuk aurkitzen zituzten lehenengo ikasleak lepotik hartzen zituzten bitartean. 10 segundutan 5 gazte jarri zituzten kotxeen kontra geldi eta isilik egoteko oihuak behin eta berriz errepikatuz. Baina badirudi ez zela nahikoa, lehenengo identifikatuak paretaren kontra jarri zituztenean “hay que coger a más” “mirad las pintas que lleven” esan eta ikasle multzotik 6. Identifikatua atera zuten beltzez jantzita egoteagatik. Bertakoen harridura, amorrua eta izua ikusita zipaio batek “más suaves y pacificos no podíamos ser” bota zuen.

ArabaBorroka10 bat minututara Parlamentuan zeuden gainontzeko gazteak heldu ziren. Iriztean aurkitu zuten egoeraren aurrean harridura eta amorrua nabaria zen eta elkartasun oihuekin gazte identifikatuak babesteari ekin zioten. 13:00etan gazteak askatzearekin batera mehatxuak etorri ziren 3000 euroko isuna jasoko zutela eta antzeko burradekin. Honen ondoren asanblada batean bildu ginen eraso honen aurrean erantzun sendo bat emateko asmoz.

Ikasleok gure hezkuntza aldarrikatzeko eguna zena, erasoan bihurtu zuten egoeraz kanpo zegoen agerraldi bortitz horrekin ASKI DA! Ez dugu horrelako jarrerarik onartzen! IKASLE BORROKAZ LORTUKO DUGU!

ARKATZ ZORROZTEN JARRAITUKO DUGU! M27 ARKATZ ZORROZTUEN OFENTSIBA!!

Bestalde, hemen daukazue Arabako Ikasle Mugimenduaren berriemaileak (@IkasleAltxa-k) egindako Arabako astekaria:

ASTEKARIA M10

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa