Nahiz eta manifestazioa debekatu, Iruñerriko ikasleak Euskal Herriko eskoletan eduki propioak edukitzearen alde mobilizatu ziren. Eduki propioak Euskal Curriculumaren bidez eraikitzen hasteko beharra geroz eta handiagoa da, datozen erasoak (LOMCE, Euskal Herria terminoaren debekatzea Nafarroa Garaiko testuliburuetan…) direla eta. Hona hemen eduki propioak lantzeko atera genuen liburuxka.

Manifestazioaren debekuaren aurrean ikasleek errepide mozketa burutu zuten. Hau Polizia Nazionala iristean disolbatu zen Hezkuntza Sistema Propioaren aldeko oihu artean. Baita ere, “zuek hil zenuten Angel Berrueta” oihuak entzun ziren, Donibaneko okina espainiar poliziak tiroz hil zuenaren 10. urteurrenean.

Etiketak: Ertainak, Nafarroa

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa