Kalkulaturiko desegonkortze-operazio eta “kolpe leun” baten aurrean gaude, berriro ere, Venezuelan. Operazio honek Nicolás Maduroren gobernua, orain dela urtebete hautetsia, indarrez eroraraztea du helburu.

vene3Ikus-entzunezko gerra biziak saiakera hori zilegitzen du. Hedabideek harritarren gutxiengo bat aurkezten dute Venezuelako herritzat –goi edo erdi-klaseko populazioa, inguru aberatsetako ikasleria- eta eraldaketa-prozesuaren aldeko gizartearen gehiengoa, ordea, isilarazi egiten dute. Aipatu prozesuaren ondorioz pobrezia erdira murriztu da Venezuelan 15 urteko denbora-tarte eskasean; horretarako, petrolio-errentaren inbertsio-soziala baliatu, lehen gutxi batzuen esku zegoena.

“Kolpe-leun” egoerak gerra latza ere badakar. Patronalak merkantziak metatu egiten ditu horniketarik eza eta inflazioa sorrarazteko eta oposizioak kontrolaturiko udalerrietan eraso sistematikoak gertatzen dira “kaos ekonomiko” eta “errepresio” mezu nahasiak zabaltzeko.

Venezuelako Iraultza Bolivartarra garrantzi handiko pieza da nazioarteko agertoki geopolitikoan; izan ere, berau eroraraztea heburu estrategikoa da Estatu Batu eta Europar Batasunarentzat eta haien esku-hartze inperialista salatzen dugu.

Venezuelan jokoan dagoena euren etorkizuna berdintasun eta justiziaz eraikitzeko eskubidea da, Latinoamerikako herrietan horrenbeste gizate-bazterketa eta desberdintasun eragin duten noeliberalismoaren errezetak bazter utzita.

Euskal Herritik elkartasun aktibo eta iraunkorrerako deia egiten dugu; elkartasuna Venezuelako herri borrokalariarekiko, bere herri–mugimenduekiko eta demokratikoki hautatutako gobernuarekiko.

Sinatzaileak: Arbol Euskal Herria, Alternatiba, Aralar, Askapena, Bachue (Errefuxiatu Kolonbiarrak), “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, ESK, Ernai, Euskadi-Cuba, Eusko Alkartasuna, Ezker Anitza,Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Komite Internazionalistak, LAB, PCE-EPK, No más bases Plataforma, Sare Antifaxista, Sortu.

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa