Archive for martxoa 18th, 2014

Bizkaiko Ikasle Eztandaren baitan Busturialdeko ikasle eztanda burutuko da M22an, inposaketen gainetik Euskal Herrian hezkuntza herritik eta herriarentzat aldarrikatzeko. Hortaz aparte martxoak 27ko grebako deialdia zabalduko da. Egitaraua: 12:30 Merkurixotik: Trikipotea 14:30 Astran: Bertso-Bazkarixe Asier Galarza, Koldo Geruzaga eta Mikel Retolazagaz Tiketak 6€, Gernikeko institutuko iaksle gelan eta Astran salgai 18:00 Merkurixotik: Manifestazio Zaratatsue Eta martxoak 27 grebara!

Etiketak: Bizkaia, Ertainak

Goierriko Ikasle Abertzaleaken oharra: Goierriko Ikaslea Abertzaleakek salatu nahi du azken aldian ikastetxetan dagoen gehiegizko presentzia poliziala (ertzainak zein guardia zibilak). Horrez gain salatu nahi ditugu suertatutako autoritarismo jarrerak eta eskolako eremuaren barruan ikasleoi egiten dizkiguten erregistro eta katxeoak. Garbi dugu ikastetxeko irteerako kontrolak ez direla kasualitate hutsa. Ikastetxeko irteera orduan jartzen baitituzte kontrolak, ikasleak kalera irtetean. Zer helbururekin? Zertarako? Zeinen aginduz? Ez dakigu. Baina badakigu gauza bat. Guk zer   Read More ...

Etiketak: Ertainak, Gipuzkoa, Info

Haraba.info: Egitarau oparoa kaleratu dute Gasteizko campuseko ikasle abertzaleek, hemendik eta martxoaren 27ra arte. Ekimenak beste ikasle eragileekin batera eramango dituzte aurrera (GUET, euskara taldea,…). Hau ikasle mugimenduaren indarraren erakuslea da.

Etiketak: Araba, Unibertsitateak
  • Artxiboa