Aiarako ikasleen kronika:

Arabako gainontzeko eskualdeen ostean, ostegun eta ostiralean aiarako ikasleok hartu genuen mobilizazio egoera iraunkorraren lekukoa. 13an Laudion kontzentra bat deitu genuen 12tan Herriko Plazan, jende ugari hurbildu zen. Ostean, “ekimen” bati ekin genion eta kontzentrara bertaratu ziren ikasle guztiak hartu zuten parte, PPko egoitza aurrean sentada bat burutu genuen, 80 bat ikasle batu ginen ikasleon etsaiak nortzuk diren argi utziz eta bitartean Wert-en parodia egin genuen, 2 ikasle LOMCE erreforma erre zuten.

Hurrengo egunean, martxoaren 14an Amurrio hartu zuen lekukoa eta Herriko Plazan 12tan burutu zen kontzentra eta gero Ikasle Burrunbada/Manifestazio bati ekin genion Amurrioko kaleetan zehar. Ozen entzun zen Euskal Eskola Nazionalaren aldeko aldarria!

 

Etiketak: Araba, Ertainak, Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa