Martxoaren 27an egingo den ikasle greba bitarteko egutegian ikasle presoen aldeko kontzentra deiturik zegoen Gasteizko Campusean. Elkarretaratzean zeudela, mural bat margotzen hasi dira ikasleak eta campuseko indar polizial pribatua oldartu egin da. Aldi berean, polizia sekreta batek handik zegoen ikasle bat atxilotu du. Gainontzeko ikasleak lurrean eseri eta ertzainak etorri dira, ikasleak jipoitu eta atxilotzera. Atxilotuak ez dira epailetik pasa eta ez zaie haien egoeraren informazio askorik eman. Arratsaldean elkarretaratze bat burutu da atxilotuei babesa emateko eta bihar goizeko 12:00etan manifestazioa burutuko da Gasteizko Campusean. Beste hainbat hezigunetan, Leioako Campusa kasu, mobilizazioak izango dira ere.

Iñaki Goirizelaia, atera ezazu behingoz polizia UPVtik! Ze “garai berri” dira hauek? Ta PNV, aski da behingoz! Haien herriaren kontra jarduten direnak ez dute haien herria merezi! Non da zoru etikoa?

Animoak atxilotutako ikasleei! Eutsi goiari!

Atxilotuak askatu! Ikasle presoak klasera!

Martxoaren 27an, aurrera egingo dugu! Erasoen gainetik grebara!

Albistea medioetan:
KRONIKA (Haraba)   ELKARRIZKETA (Info7)
Haraba.info    Topatu.info    Berria    Naiz    Argia

 

Etiketak: Araba, Unibertsitateak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa