ppeskutitzaAtzo, martxoak 19, Uribe Kostako ikasle eztandako ordezkaritza bat espainiako alderdi popularrak Getxon duen egoitzarara bertaratu zen bertoko arduradunei eskutiz bat emateko asmoz. Eskutitzean, espainiako gobernuari bi eskaera zuzen egiten zitzaizkion:

Batetik, LOMCE legearen aplikazioa bertan behera utz dezala, lege honekiko euskal jendartaren gehiengoaren aurkakotasuna nabaria delakoan. Bestetik, Euskal Herrian gure hezkuntza sistema propioa eraikitzen hasteko prozesu parte hartzaile bat martxan jartzeko tresnak jarri, edota herri mugimenduak sortzen dituenak errespetatzeko eskaera luzatu zitzaion.

Momentuz, udalerriko idazkari nagusiak eskutitza jaso duela esan eta irakurri ostean erantzungo duela ezagutzera eman du.

Etiketak: Bizkaia, Ertainak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa