Bizkaiko ikasle eztanda:

JardunaldiakBizkaiko Ikasle Eztandaren testuinguruarekin piztu den, zein aurretik aktibo zegoen Ikasle mugimenduari egungo hezkuntzari alternatibak ezagutu eta praktikara eramateko tresnak eskuratzeko aukera emateko helburuarekin egingo diren jardunaldiak dira. Hauetara Euskal Herriko zein Herrialde Katalanetako hainbat gonbidatu etorriko dira, euren esperientzien, sortutako tresnen eta irabazitako borroken berri izateko, eta elkarrengandik ikasteko.

Edozein mugimenduk, indarra metatzen joan eta aurrera egin nahi baldin badu, esperientzia ezberdinetatik ikasi behar du, eta ideia ezberdin asko eskuratu, bere burua kritikoki formatu eta bere errealitatearen iraultzari egokitutakoaren alde zer egin pentsatu eta praktikara eraman ahal izateko. Ikasleon kasuan are nabariagoa da.

Herritik eta herriarentzakoa den hezkuntzaren alde gaudela erakutsiko dugu Bilbo eta Euskal Herriko kaleetan, martxoak 27 arteko ikasle eztanda txikien bidez, eta 27 eztanda handiaren bidez, Bilboko kaleak egun osoan zehar indarrez zeharkatuko dituena. Baina hori behin eginda, mugimendu honen parte garen hainbat ikaslek mugitzen hasi garen edo indarrez jarraitzen dugun guzti horientzat tresna bat eskeintzea pentsatu genuen, eta horregatik antolatu ditugu #sustraiak jardunaldiak.

Jardunaldiotan hauek landuko ditugu: Emakumearen omisioa zientzia guztietako edukietan, historia klase zapalduen ikuspegitik eta hauen bizimodua, SEPC Països Catalans-etako ikasle antolakundearen hitzaldia bere azken borroka arrakastatsuetaz hitz egiteko (astero ikastetxeetan bi-hiru talde sortzen ari zaizkie, zekulako gorakada egoten ari da, eta esperientzia handia dute ikasle borroka handietan, boikota egiten diote DBHko 4. mailan duten “revalida” moduko bati, eta abar…), Grups De Fromació Crítica (bakoitzak ikasten duenetik horren inguruan hausnartu, zer aldatu behar den erabaki, eta formakuntza hori eurei, beste ikasleei eta herritarrei eskeintzen diete, hainbat kasutan edukiak berak irakasleen programetan aldatzea lortuz; kazetaritza eta politiketako ikasleak etorriko dira, Països Catalans-etakoak), Herrialde katalanetako Unibertsitate Komunista (bai, unibertsitate komunista bat dago, irakasleekin, kurtsoekin, klaseeak emanez, eta noski, herritar oro matrikulatu daiteke bertan, doan, gehiago jakiteko etorri hitzaldira), eta Jakintzaren Kolektibizazioa landuko da, epe motzean ikasleok egin beharreko lanaren lerro batzuk argitzen joan ahal izateko.

Jardunaldietara ez da zertan apuntatu, baina apuntatuz gero aurrez jende kantitatea kalkulatu ahalko dugu, eta horregaitk mail bidez (ikasleeztanda@gmail.com era idatziz) edo web orriaren bidez (ikasleeztanda.net/sustraiak) apuntatuz gero, osatzen ari garen formakuntza koaderno bat jasoko duzue opari. Beraz, Bilbon egingo diren jardunaldi honetada gonbidatu nahi zaituztegu, eta esperientzia hauek zein formakuntza iraultzaile hau baliatu, bakoitzak bere eremuan zer egin hausnartu eta aurrera gero eta indar handiagoz jarraitzako.

Gora Bizkaiko Ikasle Eztanda!!!

 

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa