Ikasle Abertzaleak: M27ko grebaren balorazioa

nafIkasleriaren gehiengoak argi adierazi du gaur egungo hezkuntza errotik iraultzeko beharra dagoela; eta LOMCE, EU2105 (unibertsitate estrategia) eta PNVren Heziberri2020 planak onartuko ez dituela. Horretarako, martxoaren 27ko ikasle greba orokorrean 20.000 ikasle baino gehiago atera dira kalera Hego Euskal Herrian. Ezezkotasun edo erresistentzia egoeratik eraikuntzara pasatzeko grina plazaratuz, Euskal Herrian herritik eta herriarentzat hezkuntza propioa aldarrikatuz.

Larria iruditzen zaigu, atzoko ikasle mobilizazio indartsu eta jendetsuaren ostean, hainbat komunikabideek aldarrikapenak eta edukiak desitxuratzea, egondako liskar isolatuak nabarmenduz. Gainera, Ikasle Abertzaleak antolakundeak salatu nahi du egondako jazarpen polizial bortitza, 13 atxilotu eta hamarnaka zauritu eragin duena.

Iruñeako manifestazioa giro baketsuan garatu ostean, eserialdian baketsu aritu ziren ikasleei polizia modu bortitzean oldartu izanak eragin du horrelako istiluak gertatzea. Ondorioztatu dezakegu, hain zuzen, hori zela hainbat agintari politikoek nahi zuten mobilizazioen amaiera, komunikabideetan ikasle mugimendua kriminalizatzeko. Nabarmenena Diario de Navarrak mobilizazioekiko izandako jarrera izan da, bere jarraipena liskarretan zentratuz. Horrela, mezu politikoa desitxuratu dute batzuek haien interesetan, azkeneko hamarkadan egondako ikasle greba orokor handiena gaitzetsiz.

Atzoko mobilizazioaren ostean ikasleok lan handia dugu egiteko. LOMCE eta EU2015 erreformak ez aplikatzeko estrategia definitu eta guk nahi dugun hezkuntza eredua definitu behar dugu, datozen hilabeteetan alternatiba praktika errealak aurrera eramanez.

Ikasle Abertzaleak, 2014ko martxoaren 28an

<>

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa