Archive for apirila, 2014

Aurten ere, testuinguru latzean datorkigu Maiatzaren Lehena. Sistema kapitalista- heteropatriarkalaren inposaketak zaparradan ari zaizkigu gainean erortzen Europar Batasuneko finantza diktadurak zuzentzen ari dituen Espainiar Estatuak aplikatzen ari dituen erreformen bidez. Historikoki hezkuntza klase, genero eta nazio zapalketa bermatzeko ezinbesteko tresna izan da. Horretaz jabetuta neo-liberalismoa, etorkizuneko langile akritiko eta sumisoak, produktu hutsak bailiran, ekoiztu nahi dituzte, kapitalismoak eragiten duen klase zapalkuntzan sakonduz. Euskal Herritar Langileon emantzipazio eskubidea eta burujabetza ukatuz,   Read More ...

Etiketak: Info

Hezkuntza Plataformen topaguneak planteatutako dinamikarekin bat egin dute Gasteizko 16 ikastetxek Egindako lanekin jarraitu eta aurrerantzean LOMCEri ez esan eta euren eredu propioa landuko dute Hezkuntza Plataformen Topagunea-k aurkeztutako LOMCErik GABEKO HERRIAK dinamika gure egiten dugu. Dinamika hau Gasteizen garatuko dugu. Norberak bere ikastetxean egingo dugu lanketa eta ondoren hiriburura egingo dugu salto. LOMCEri gure ezezkoa adierazteaz gain, ez aplikatzeko konpromiso zehatza hartuko dugu, ikasle, familiako senide, hezkuntzako langile eta   Read More ...

Etiketak: Araba, Ertainak, Info

Aurten ere, memoria eguna antolatuko dute hainbat elkartek Sartagudan, maiatzaren 3an. Horren harira, Fernando Yáñez Muñoz mexikarra gonbidatu dute, FLNren (Fuerzas de Liberación Nacional) sortzaileetarikoa (bertatik sortu zen ondoren EZLN, Ejército Zapatista de Liberación Nacional delakoa). Horretaz gain, Yánez 1968ko Mexikoko ikasle mugimendu ezaguna ren buruetariko bat izan zen, gizarteko hainbat sektore bildu zituena bere inguruan. Mugimenduak hartutako indarraren beldurrez, 68ko urriaren 2an armada mexikarrak 200 hildako baino gehiago ekarri   Read More ...

Etiketak: Araba, Ertainak

Bestelako hezkuntza eredu baten alde lan egiteagatik gaude hemen. Hezkuntza eta herri eragileetako zein instituzio ezberdinetako ordezkariak batu gara. Ez dugu hezkuntza eredu beraren alde egiten baina proiektu guztiak gauzagarri izan daitezen baldintza demokratiko berdinak izan nahi ditugu. Eskubide zibil eta politikoak pertsona guztientzat aldarrikatzen ditugu. Honen harira, irmoki salatzen dugu bereziki Ikasle Abertzaleak antolakundeko 2 kidek pairatu duten jazarpen polizial larria. Hemen ditugu biek jarri dituzten salaketa judizialak. Bestalde,   Read More ...

2013 urtearen hasieran, Eusko Jaularitzak 5.280 gazteri lehen lan aukera emango ziela iragarri zuen. Aukera hori Enplegua sustatzeko Planaren baitan aurreikusi zen. Zehazki, Lehen Aukera programan. Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzetan “hilabetean 600 eurorekin finantzatuko ditugu lehen enpleguaren bila dagoen gazte bat kontratatzen duen enpresa (…). Horrela, 5.280 gazteri lan esperientzia bat eskaini nahi diegu”. Eusko Jaularitzak hori agindu eta urtebetera, hainbat gizarte mugimendu, sindikatu, elkarte eta eragileetan parte hartzen dugun   Read More ...

Zergatik Boikota Israeli? Ikasle Abertzaleak antolakundeak Israeli boikota egiteko eta gure eremura, eremu akademikora alegia, ekartzeko konpromezua hartu genuen.  Boikotaren funtsa ulertzeko, jakin behar da 2005ean Palestinan bertan sortu zela BDZ Mugimendua (BDS movement), Israelen aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigor mugimendua alegia. Mugimendu honen helburua da Palestinarekiko nazioarteko elkartasuna estrategia eraginkor baten baitan saretzea. Ekimen hau bertako gizarte zibil eta politikoko 170 eragile baino gehiagok bultzatu zuten, mundu osoko gizarte   Read More ...

Hemen duzue ikasturte honetako IKASLEOK ABIAN aldizkari internazionalista. Gaiak: Palestina: erabateko apartheidean bizi den herria Israeli Boikota Venezuela aurrera! Estatu kolpeari ez! Galizako ikasleak borrokan Herrialde katalanak: Educació del poble, pels pobles

  • Artxiboa