Archive for apirila 3rd, 2014

9 atxilotu izan dira gaur goizean. 6 Iruñean ikasle grebarengatik eta 3 Bilbon Troikaren aurkako protestengatik. Informazioa hedabideetan: Argia       Naiz       Berria       Ahotsa       Topatu Gaur bi mobilizazio nagusi deitu dira: 18:00etan Iruñean (Txintxilla) 19:00etan Bilbon (Zabalburu) Bihar mobilizazio eguna izanen da Euskal Herrian, hezigune guztietan atxilotuen askatasuna eta ikasleriarenganako kriminalizazioaren etetea eskatuz.

Etiketak: Info

Hortzak erakutsi ditu ikasleriak. Konkretuki, 20.000 ikasle baino gehiago kalera atera dira, beste behin ere irakasle bihurtuz. Greba eguna ez da egun isolatua izan. Ikasleok mobilizazio egoera iraunkorra abiatu genuenetik ikastetxe eta fakultate bakoitzeko borrokak saretzen aritu gara; gero eta argiago utziz LOMCE, EU2015 eta Heziberri2020 ez ditugula gure heziguneetan aplikatzen utziko. Eta egungo hezkuntza eredua bera irauli eta herritik eta herriarentzakoa dena eraikiko dugula, inori itxaron gabe. Eta orain   Read More ...

  • Artxiboa