Zergatik Boikota Israeli?

Ikasle Abertzaleak antolakundeak Israeli boikota egiteko eta gure eremura, eremu akademikora alegia, ekartzeko konpromezua hartu genuen.

 Boikotaren funtsa ulertzeko, jakin behar da 2005ean Palestinan bertan sortu zela BDZ Mugimendua (BDS movement), Israelen aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigor mugimendua alegia. Mugimendu honen helburua da Palestinarekiko nazioarteko elkartasuna estrategia eraginkor baten baitan saretzea. Ekimen hau bertako gizarte zibil eta politikoko 170 eragile baino gehiagok bultzatu zuten, mundu osoko gizarte zibil solidarioek Israelgo estatuari eta haren ordezkariei arlo guztietan (ekonomikoa, diplomatikoa, akademikoa, kulturala, artistikoa, kirola…) boikot egin ziezaien. Beraz, harik eta Palestinar herriaren eskubideak errespetatzen dituzten artean, boikotak iraungo du.

Hauexek dira zehazki aldarrikatzen diren puntuak:

• Okupazioa eta arabiar lur guztien kolonizazioa bertan behera uztea, eta harresia botatzea.

• Israelen bizi diren hiritar arabiarpalestinarren oinarrizko eskubideak onartzea eta erabateko eskubide-berdintasuna bermatzea.

• Errefuxiatu palestinarrek etxera eta jaioterrira bueltatzeko duten eskubidea errespetatu, babestu eta sustatzea, halaxe zehazten baitu NBEaren 194. ebazpenak.

Honen guztiaren aurrean, Ikasle Abertzaleok uste dugu ikasleon esku ere badagoela aldaketak ematea, eta ikusten dugu unibertsitateetako instituzioen bidez horretan eragin dezakegula. Boikotaren aldeko mozio bat instituzio guztietan onartzea lortzen badugu, Hego Euskal Herriko unibertsitate guztiak izango dira BDZ Mugimenduaren partaide, eta beraz boikotean parte hartuko dute Palestinarren eskubideak errespetatu arte.

Gainera, gure heziguneetan hainbat marka saltzen direla (Coca Cola, Danone…) makinetan edo kafetegietan, Israeli laguntza ekonomikoa ematen diotenak.

Hauek markatzea eta boikoteatzea izan behako da gure ardura. Informazio gehiago IKASLEOK ABIAN aldizkarian.

 

Iruzkin bat orain arte.

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa