Irudi_IABestelako hezkuntza eredu baten alde lan egiteagatik gaude hemen. Hezkuntza eta herri eragileetako zein instituzio ezberdinetako ordezkariak batu gara. Ez dugu hezkuntza eredu beraren alde egiten baina proiektu guztiak gauzagarri izan daitezen baldintza demokratiko berdinak izan nahi ditugu. Eskubide zibil eta politikoak pertsona guztientzat aldarrikatzen ditugu.

Honen harira, irmoki salatzen dugu bereziki Ikasle Abertzaleak antolakundeko 2 kidek pairatu duten jazarpen polizial larria. Hemen ditugu biek jarri dituzten salaketa judizialak. Bestalde, ezin dugu onartu azken aldiko indar polizialen presentzia altua hainbat ikastetxetan. Esate baterako, Goierrin, non ikastetxeko sarreran ikasleak miatu dituzten goitik behera. Ez dugu ikasle konprometituen, ez eta euskal herritarron eskubide zibil eta politikoen kontrako urraketarik onartuko.

Ikasle Abertzaleak antolakundeak 25 urte daramatza bestelako hezkuntza eredu baten alde lanean, ikasleekin eta ikasleentzako. Baina ikasle antolakundearen konpromisoa ez da hezkuntza eremura soilik mugatu. Euskal Herrian gatazka politikoa konpontzeko konpromisoa ere argia izan da. Emandako urratsen artean, sinatutako ‘Aterabide demokratikoen akordioa’, Gernikako Akordioa, alegia, ekarri nahi dugu gogora. Gainera, euren azken kongresuan berrestu bezala, gatazkaren konponbidearen ildoa hezkuntzatik jorratzearen hautuan jarraitzen dute.

Aipatutako guztiagatik gure aitortza soziala egin eta gure babes osoa adierazi nahi diegu kaltetutako Ikasle Abertzaleakeko ikasleei eta ikasle mugimenduari.

Eraso hauek, gainera, ikasle mugimenduaren kriminalizazioa bilatzen dute. Azken hilabeteetan modu nabarian berpiztu da ikasle mugimendua eta hori guztia kriminalizatu eta errepresio bidez akabatu nahi du estatuak.

Hau guztia, gainera, ez da sektore konkretu baten kontrako eraso hutsa. Euskal Herriaren kontrako beste eraso bat da. Agerian uzten du Estatu Espainiarraren jarrera zein den Euskal Herriarekiko eta herri honetan askapen prozesuaren eta eraldaketa sozialaren alde eman diren, ematen diren eta aurrerantzean ere emanen diren urratsen aurrean. Generazio berrien esperantza eta ilusioa zapuztu nahi dute eta ez diegu utziko.

Aipatutako guztiagatik eskubide guztiak pertsona guztientzat aldarrikatu nahi ditugu eta bide berean ikasle mugimenduarekiko erasoak eten daitezen exijitu. Bide honetan, Ikasle Abertzaleakekin orain arte izandako harreman berdinak mantentzeko eta baita bestelako hezkuntza eredu baten alde eurekin batera jarduteko konpromisoan berresten gara.

TESTIGANTZAK (Irakurtzeko hemen sakatu)

ATXIKIMENDUAK:

MU, UPV eta UPNAko irakasleak:

Mariam Bilbatua, Nerea Agirre, Ana Usabiaga, Alexander Barandiaran, Nagore Inurrategi, Enrike Galarza, Arantza Gutierrez, Mila Anurrio, Jule Goikoetxea, Zesar Martinez, Patxi Azpillaga, Iratxe Retolaza Gutierrez, Jose Mari Pasto, Arkaitz Fullaondo, Miren Itxaso Fernandez

Sindikatua, eragileak eta instituzioetako ordezkariak:

LAB, Stee, Sortzen, Ikastolen Elkartea, GKK/CJC (Gazte Komunisten Kolektiboa), Bilgune Feminista, Elkartzen, Askapena, Euskal Herrian Euskaraz, Bai Euskal Herriari, Komite Internazionalistak, Ernai, Xabier Lasa (EGKko zuzendariordea), Ikasle Abertzaleak

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa