Fernando Yañez hitzaldiaAurten ere, memoria eguna antolatuko dute hainbat elkartek Sartagudan, maiatzaren 3an. Horren harira, Fernando Yáñez Muñoz mexikarra gonbidatu dute, FLNren (Fuerzas de Liberación Nacional) sortzaileetarikoa (bertatik sortu zen ondoren EZLN, Ejército Zapatista de Liberación Nacional delakoa).

Horretaz gain, Yánez 1968ko Mexikoko ikasle mugimendu ezaguna ren buruetariko bat izan zen, gizarteko hainbat sektore bildu zituena bere inguruan. Mugimenduak hartutako indarraren beldurrez, 68ko urriaren 2an armada mexikarrak 200 hildako baino gehiago ekarri zituen sarraskia burutu zuen. Ordutik, jasan zuten errepresioa mundu mailako ikasle mugimenduaren erreferente bihurtu da.

Ikasleak izan ziren orduko gobernua ataka estuan jarri zuten lehenak, eta ondorioz aipaturiko sarraskia jasan zuten. Errepresioak ezin izan zuen ordea dagoeneko hasia zen matxinadarekin amaitu; are gehiago, borroka moldeak gogortu eta insurgentzia armatuari ekin zioten, berriz ere, indar inperialisten menpeko gobernuak kinka larrian ipinita.

Egun ikasleok bizi dugun errepresioaren gorakadak ere, gobernuaren beldur eta ahulezien isla nabarmena besterik ez dira, ikasleon borrokarako grinaren aurrean. Horretaz guztiaz eta askoz gehiagoz hitz egiteko parada bikaina izango dugu apirilaren 30ean, asteazkenean, Gasteizko Martxoak 3 gunean, arratsaldeko 19:00etan, Fernando Yañez Muñoz mexikar iraultzailearekin batera.

Gora ikasle mugimendu internazionalista!

Iruzkin bat orain arte.

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa