• Hezkuntza Plataformen topaguneak planteatutako dinamikarekin bat egin dute Gasteizko 16 ikastetxek
  • Egindako lanekin jarraitu eta aurrerantzean LOMCEri ez esan eta euren eredu propioa landuko dute

gasteizHezkuntza Plataformen Topagunea-k aurkeztutako LOMCErik GABEKO HERRIAK dinamika gure egiten dugu.

  • Dinamika hau Gasteizen garatuko dugu. Norberak bere ikastetxean egingo dugu lanketa eta ondoren hiriburura egingo dugu salto.
  • LOMCEri gure ezezkoa adierazteaz gain, ez aplikatzeko konpromiso zehatza hartuko dugu, ikasle, familiako senide, hezkuntzako langile eta herritar moduan, gure herria LOMCErik gabeko gunea izan dadin.
  • Konpromisoak hartzeko, lehentasun bakan batzuk kontuan hartu ditugu eta LOMCEren zer atalari ez diogun obedituko eta zeren alde egingo dugun zehaztu dugu, beti gure aukeren arabera (ikasle, familiako kide…). 
  • Gure konpromisoaren adierazpena gure sinadura izango da. 
  • Ikastetxeetan hezkuntza komunitatea osatzen dugunon konpromisoak lortu ostean, LOMCErik gabeko gelak eta ikastetxeak izango ditugu. Eta hau adierazteko banderatxoak ikurrarekin erabilgarri daude. 
  • Guzti hau maila pertsonalean hasi eta modu kolektibo baten garatu arte. 
  • Eta Gasteiztar guztiak LOMCEren kontrako eta hezkuntza sistema propioaren aldeko puntuekin bat egin ahal izateko, sinadura bilketa erraldoia ere egingo dugu Gasteizko kaleetan, nahi duenak beraren konpromisoa adierazi ahal izateko. 
  • Ikastetxeetan, eta baita Gasteizen ere, sinadura orriak jasotzean, Udaletxean mozioa sartuko dugu ikasturtea bukatu baino lehen; horrela, Gasteiz LOMCErik GABEKO GASTEIZ izatea eskatuko dugu.

Irakurketa osoa HEMEN

Etiketak: Araba, Ertainak, Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa